Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitateen taldea. Eredu agregatua (353)

Oinarrizko informazioa

Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, entitateen taldeko entitate nagusitzat jotzen direnak, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari aurkeztu behar badizkiote aipatutako zergaren aitorpen likidazioak.

Taldea osatzen duten eta erakunde taldearen araubide berezia aplikatzea erabaki duten erakundeen likidazio aldiko aitorpen likidazio indibidualen emaitzak sartuko dira aitorpen likidazio horretan.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpen likidazioa hileko likidazio aldiaren ondoko hileko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, edo otsaileko azken egunera arteko epean, urtarrilari dagokion aitorpen likidazioaren kasuan.

Ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak, ordea, abuztuaren 5a, irailaren 20a eta urtarrilaren 31 arte aurkezten ahal dira, hurrenez hurren.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.