Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako larrialdirako aparteko laguntzak

Berariazko gastuei aurre egiteko behar adina baliabide ez daukaten pertsonentzako aparteko laguntza ekonomikoa, larrialdiko edo gizarte-bazterkeriako egoerak saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnak, horiek gabe kalte konponezina eragingo litzatekeenean

Oinarrizko informazioa

Gizarte-bazterketa egoeran edo egoera horretara heltzeko arriskuan dauden pertsonak, ondorengo eskakizunak betetzen dituztenean:

  • Laguntza eskatu aurreko bi urteetan bizilekua, benetan eta modu jarraituan, Nafarroan izana egiaztatzea, aparteko egoeratan izan ezik, baldin eta kalte konponezina eragin badaiteke; kasu horietan, nahikoa izango da Nafarroan egotearekin.
  • Gizarte-bazterketa egoeran edo egoera horretara heltzeko arriskuan egotea eta aparteko gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez izatea.
  • Eskatutako diru-laguntzaren xedea bestelako prestazioetan jasota ez egotea eta ezinezkoa izatea Nafarroako Foru Komunitatean dauden normalizatutako baliabideen bitartez bideratzea.
  • Aurrez, egoki dakizkiokeen laguntzak, prestazioak, pentsioak edo sorospenak eskatu izana, edozein Administraziori eta Gizarte Segurantzari.
  • Familia-unitatearen baliabide ekonomikoen konputuak, eskatzailearen familia-osaeraren arabera egoki dakiokeen Oinarrizko Errentaren bikoitza ez gainditzea.

2024ko kontzeptuak eta zenbatekoak

Laguntzaren zenbatekoa, ohiz kanpoko egoeretarako hartukizun bakarrekoa, familia unitatearen diru-sarreren eta behar zehatzaren balorazioaren arabera ezarriko da, eta kontzeptu hauetarako emanen da:

  • Ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten zorrak ordaintzeko laguntza (gehienez ere sei hilabeteko), 2.819,44 euro gehienez.
  • Ohiko etxebizitzaren bizigarritasunarekin eta oinarrizko ekipamenduarekin lotutako laguntzak, 2.209,83 euro gehienez.
  • Ohiko etxebizitza egokitzeko laguntzak (gehienez 3.886,25 euroko aurrekontua dutenak), gehienez 4.191,01 euro.
  • Epe labur edo ertainean zerbitzu edo laguntza bat jasotzea eragozten duten Gizarte Segurantzako zorrak, gehienez 3.886,25 euro.
  • Aurreko ataletan jaso ez diren beste egoera batzuk (salbuespenaren eta familia-unitateari konpon ezinak zaizkion kalteen arabera), gehienez 3.886,25 euro.

Gehieneko laguntza 3.886,25 eurokoa izango da, eta ezin izango da kontzeptu bererako beste laguntzarik eskatu aurreko laguntza eman zenetik bi urte igaro arte.

Premia frogatuz gero, Oinarrizko Errenta bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuaren aparteko laguntzekin.

Dirulaguntzak emateko irizpideak:

  • Sortutako behar mota (ez da osasun arlorako prestaziorik jasotzen: betaurrekoak, entzuteko gailuak, aho-hortzetako tratamenduak, ebakuntza kirurgikoak, etab. Ezta berariaz hezkuntzari dagokionik ere).
  • Beharraren urgentzia.
  • Eskatzailearen egoera ekonomikoa (laguntzaren errentagarritasuna hartuko da kontuan).
  • Egoeraren apartekotasuna (ez diru-sarrera urriko ohiko egoerak).
  • Eskabidea, interesdunak sinatuta (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko da).
  • Gizarte Txostena.
  • NANaren edo bizileku-baimenaren (Atzerritarren Identifikaziorako Txartela) fotokopia edo, horrelakorik ezean, pasaportearena.
  • Familia-liburuaren fotokopia eta bizikidetza-unitatea osatzen dutenen zerrenda, kide nagusiarekiko ahaidetasun-datuak adieraziz.
  • Errolda- eta bizikidetza-ziurtagiria; laguntza eskatu aurreko bi urteetan zehar modu jarraituan Nafarroan bizi izana jaso behar da ziurtagirian.
  • Eskatzailearen eta bere Familia-unitateko kide guztien gaur egungo eta azken sei hilabeteetako (eskaera egiten den hilabetea barne) diru-sarrerak (nominak, prestazioak, pentsioak, laguntzak, ezintasun iragankorra) justifikatzea.
  • Zorraren aurrekontua, faktura edo frogagiria.
  • Transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Harremanetan jartzeko

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Helbide elektronikoa: dgps.informacion@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time