- Eskaera, idatziz egin beharko da ( 234/2015 Foru Aginduaren I. eranskinean aurreikusitako eredu ofizialean), eta agiri hauek erantsi:
1. Eskatzailearen NANaren fotokopia. Nazionalitate espainiarra ez duten pertsonek, beren ordez, egoitza-baimenaren edo lan-baimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
2. Erroldatze ziurtagiria, eskaera egin baino hilabete lehenago gehienez ere emana.
3. 234/2015 Foru Aginduaren 3. artikuluan adierazitakoaren arabera, genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
- Etxebizitza jabetzan eskuratzeko:
- Genero-indarkeria osatzen duten egitateengatik kondenatzeko epai irmoa, genero-indarkeriaren biktima etxebizitzaren esleipendun izan den esleipen-prozedura hasi aurreko bost urteetan emana.
- Etxebizitza alokairuan eskuratzeko:
- Genero-indarkeria osatzen duten egitateengatik kondenatzeko epai irmoa, genero-indarkeriaren biktima etxebizitzaren esleipendun izan den esleipen-prozedura hasi aurreko bost urteetan emana.
- Biktima babesteko kautelazko neurriak hartzea erabaki duen babes-agindua edo ebazpen judiziala, indarrean dagoena.
- Fiskaltzaren txostena, non adieraziko baita alderdi demandatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, babes-agindua eman arte.
- Eskatzailearen genero-indarkeriaren biktima izateari buruzko irizpen profesionala biltzen duen txosten teknikoa.
- Beharrezkoa izango da esku-hartzea genero-indarkeriaren biktima izateagatik izatea, eta eskaera egin aurreko bost urteetan gertatu edo gertatzen ari dena eta hala jaso beharko da txostenean. Txosten hori berariaz egin beharko da eskabidearekin batera aurkezteko, nahiz eta eskaeraren dataren aurreko bost urteetan gertatutakoei buruzkoa izan, eta honako hauek eman dezakete:
- Oinarrizko osasun laguntzako gizarte zerbitzuak
- Oinarrizko osasun laguntzako zerbitzuak
- Adimen osasuneko zentroak
- Foru Komunitateko genero indarkeriaren biktimak hartzeko baliabideak
- Nafarroako Gobernuko genero indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko taldeak
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeekin esku-hartze integrala eta diziplina anitzekoa egiteko profesionalak dituzten emakumeei laguntzeko udal-zerbitzuak.