Bizigarritasun-zedula (dagoeneko existitzen den etxebizitza eta eraberritzea)

Bizigarritasun-zedula eskuratzeko aukera ematen du; zedula horrek, etxebizitzak bizigarritasun-baldintzei dagokienez exijitzen diren eskakizunak betetzen dituela bermatzen du

Oinarrizko informazioa

Etxebizitzaren jabeak.

Etxebizitza alokatuta badago, errentariak ere eskatu dezake zedula; horretarako, errentamendu-kontratua eta etxebizitzaren titulartasun-eskritura (kopia) aurkeztu behar ditu.

Prozeduraren urratsak:

Zedulek indarraldi mugatua dute; hura bukatutakoan, berritzeko eskatu behar da.

1) Tramitatzen hasi aurretik:

  • Deskargatu eskabide-orria, eta, bete eta sinatu ondoren, eskaneatu, tramitatzean eransteko.
  • Etxebizitzaren titulartasun-eskrituren kopia eskaneatu, tramitatzean erantsi beharko dira eta.

2) Tramitazioa atalean, sakatu Tramitatu botoia. Ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra behar da sartzeko.

3) Sartu ondoren, erregistroan sartu eta eremu bakoitza bete. 3. puntuan, agiri hauek erantsi behar dira: eskabide-orria eta etxebizitzaren titulartasun-eskrituren kopia. Baita, hala dagokionean, aurreko bizigarritasun-zedula ere. Agiriak banan-banan erantsi behar dira.

4) Bete ondoren, sinatu eta bidali.

5) Deskargatu eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria.

  • Eskabidea egiteko inprimakia: DIN A4
  • Eskrituraren kopia osoa edo erregistroko ohar soila, etxebizitzaren egungo titulartasuna egiaztatzen duena.
  • Aurreko zedularik badago, aurkeztu zedularen kopia, edo adierazi haren zenbakia eskabidean.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

También se puede entregar, preferentemente, en la ORVE que corresponde a su localidad.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegia 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 75 70
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time