Eraikinak ebaluatzeko txostenen (EET) erregistroa

50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek egin behar duten txosten bat da, beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruz

Oinarrizko informazioa

  • Jabekideen erkidegoak edo eraikinen jabeak, EETa egiteko betebeharra dutenak.
  • Udalak.
  • Profesionalak, txostenak egiteko eskumena dutenak (arkitektoak, arkitekto teknikoak, etab.).
  • Herritarrak, oro har.

50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruzko ebaluazio txostena eduki behar dute.

Hona hemen txostenak prestatzeko egin beharreko urratsak:

  1. Teknikari eskudun bat kontratatzea (arkitektoa edo arkitekto teknikoa).
  2. Teknikari eskudunak baliabide informatikoak erabiliz prestatzen du txostena, eta jabeei edo jabekideen erkidegoari sarrera-kode bat ematen die. Sarrera-kode horrekin, EETaren agiri digitalean sartzen ahalko dira. Jabeek edo jabekideen erkidegoek txostenaren paperezko kopia ere eskatzen ahal dute.
  3. Jabeek edo jabekideen erkidegoak EETra sartzeko kodea eman behar diote eraikina dagoen herriko udalari. Udalak txostenaren paperezko bertsioa ontzat emateko, teknikari sinatzaileak bere eskuz izenpeturiko sinadura eraman behar du.
  4. Udalak izanen du EETa hartzeko eta hura Nafarroako Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorrean sartzeko ardura, aplikazio informatikoaren bidez.

Gehiago jakiteko sakatu hemen.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sarrera-kodea behar da, txostena idatzi duen teknikariak ematen duena. 

Jarraibideak:

Aurrez aplikazioan alta eskatu behar da. Aplikazioan alta eskatzea.

Gainera, txostenak erregistratzeko, honako hauek behar dira: 

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Txostenean sartzeko kodea

Gehiago jakiteko, aplikazioa erabiltzen ikasteko eskuliburua.

Jarraibideak:

Txostena online idatzi daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar da.

Ondorengo estekan eraikinen efizientzia energetikoaren ziurtagiriak kontsultatu daitezke. 

Txostena sinatu ondoren, txostena identifikatzeko kode bat sortzen du aplikazioak. Kodea eraikinaren jabeari eman behar zaio, txostena erregistratu ahal izateko.

Gehiago jakiteko, aplikazioa erabiltzen ikasteko eskuliburua.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Txostena ere offline egin daiteke, tableten moduko gailu mugikorren bidez. Horretarako, aplikazioa deskargatu behar da:

Harremanetan jartzeko

Udaletxearekin harremanetan jartzeko
Eraikina dagoen herriko udala

Zalantza teknikoak argitzeko
Etxebizitza Zerbitzua (Eraikuntza Atala)
Alondegi kalea, 1, 1. solairua
31002 Iruña
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Erabiltzaileen altak/bajak kudeatzeari buruzko galderak (toki-entitateentzat)
Posta elektronikoa: alcalmod@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time