Haur eta nerabeentzako arreta taldea (HNAT)

Haurren eta gazteen babesgabetasun-egoeretan ingurune irekian esku hartzeko zerbitzu espezializatua, adingabeak beren familia-ingurunetik bereiztea beharrezkoa ez denean

Oinarrizko informazioa

Arrisku-egoeran dauden haur eta gazteen populazioa eta haien familiak, gurasoen eta familiaren gaitasunari buruzko balorazioaren eta jarduketaren bidez haien egoera hobetzen laguntzeko:

  • Haur eta gazteak eta haien familiak, HNATen eragin-eremuan bizi direnak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen/Auzo Unitateen eskumen-maila gainditzen duen arrisku-egoera dutenak, edo talde horren esku-hartze espezializatua behar dutenak, zonako babes-baliabiderik ez dagoelako.
  • Familia zabalarekin harrerapean dauden haur eta nerabeak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ekintza-gaitasuna gainditzen duen jarraipena behar dutenak.
  • Desegokitze pertsonalaren, sozialaren eta eskolakoaren sintoma larriak dituzten haurrak eta nerabeak.

HNATek langile espezializatuak dituzten egiturak dira. Laguntza eta babesa ematen diete Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, eta esku-hartze psikohezitzaileak garatzen dituzte haur eta gazteekin eta haien familiekin.

Honako eginkizun hauek dituzte: ikerketa, balorazioa, erabakiak hartzen laguntzea eta babes-neurriak betearaztea, familia- eta lanbide-aholkularitza, eta arreta soziokomunitarioko sarea sustatzea eta prestatzea.

Familia zabalarekin harrerapean dauden haur eta nerabeei laguntzen diete, jarraipena behar dutenean. Jatorrizko familien guraso-trebakuntzako prozesuetan laguntzen dute, harrera-neurria aldi baterako denean. Eta esku hartzen dute, halaber, desegokitze pertsonalaren, sozialaren eta eskolakoaren sintoma larriak dituzten haur eta nerabeekin, baldin eta gizarte-gatazkako egoeran badaude.

Gaur egun, Nafarroako eremu guztietan daude ezarrita HNATak, titulartasun publikokoak dira eta Nafarroako Gobernuaren mende daude ia erabat, Iruñaren kasuan izan ezik, azken horrek udal-titulartasuneko HNAT bat baitu.

  1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen/Auzo Unitateen edo beste HNAT baten deribazio-txostena.
  2. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak deribatzea.
  • 30/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena
  • 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Zorro Orokorrari buruzkoa
  • 8/2015 Lege Organikoa, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duena
  • 26/2015 Legea, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzekoa
  • 32/2004 Foru Agindua, otsailaren 20koa (NAO, 49. zk., 2004-04-23koa).
  • 15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa (NAO, 149. zk., 2005-14-12koa).
  • 7/2009 Foru Dekretua, 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena

Tramitazioa

Jarraibideak:

Iruñeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen edo Auzo Unitateen bidez.

Harremanetan jartzeko

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Auzo Unitateak

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza
Abejeras kalea, 5-7-9
31007 Iruña
Telefonoa: 848 42 12 10
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es​​​​​​

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.