Nafarroako Gobernuari internet bidez fakturak bidaltzea eta kontsultatzea

Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko edozein organo publikoren hornitzaileei faktura elektronikoak kontsultatzeko edo bidaltzeko aukera ematen die

Oinarrizko informazioa

  • Hornitzaileak (abenduaren 27ko 25/2013 Legean jasotzen direnak): FACe bitartez (Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusia) bidali behar dituzte fakturak. Ikus "Dokumentazioa eta Tramitazioa" ataleko "Online Tramitazioa".
  • Gainerako enpresek, herritarrek eta erakundeek Erregistro Orokor Elektronikoaren edo FACe bitartez egin dezakete bidalketa. Ikus "Dokumentazioa eta Tramitazioa" ataleko "On Line Tramitazioa.

FACe (Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusia) bitartez egindako bidalketak.

Bidalketak FACe bitartez egiteko:

  • 5/2015 Zirkularra, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiarena.
  • 150/2014 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan Fakturen Kontabilitate Erregistroaren funtzionamendua ezartzen duena.
  • 25/2013 Legea, faktura elektronikoa sustatzekoa eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa.
  • 4/2012 Errege Lege-dekretua toki-administrazioko entitateen hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-mekanismo bat ezartzeko informazio-betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen dituena.
  • 228/2007 Foru Agindua, zeinaren bidez fakturazio telematikoari eta fakturak baliabide elektronikoetan gordetzeari buruzko zenbait xedapen garatzen baitira.
  • 245/2004 Foru Agindua, baliabide elektronikoen bitartez fakturatzeko araubidea, fakturazio betebeharrak arautzen dituen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan aurreikusia dagoena, garatzen duena.
  • 205/2004 Foru Dekretua, fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duena.
  • Espainiako eta Europar Batasuneko legeria.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Jarraibideak:

Zure fakturak kontsultatzeko ez da nahitaezkoa ziurtagiri digitala instalatuta edukitzea.

Jarraibideak:

Harremanetan jartzeko
  • Faktura elektronikoa sortzearekin eta hura FACe bidez bidaltzearekin zerikusia duten kontsultetarako:
    • Posta elektronikoa: aplicacioneseconomia@navarra.es
    • Telefonoa: 848 683 030
    • Laguntzarako ordutegia: 08:30etik 17:30era, astelehenetik ostegunera, eta 08:30etik 15:00etara, ostiraletan, uztailean eta abuztuan eta abenduaren 24an eta 31n.
  • Fakturaren edukiari buruzko kontsultetarako (hartzailea, FACe hirukoa, esleipen-kodea eta abar), jar zaitez harremanetan faktura kudeatzeaz arduratzen den unitatearekin.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.