Laguntzaren zenbatekoa, oro har, langabeziako sorospenaren sei hilabetekoaren baliokidea izango da.
Biktimak familia-ardurak balitu, eta/edo familia-unitateko kideren batek ofizialki aitortutako % 33ko edo gehiagoko urritasuna balu, laguntza langabeziako hamabi, hemezortzi edo hogeita lau hilabeteko sorospenaren baliokidea izango litzateke.
Prozeduraren urratsak:
- Hiru hilabeteko epearen barruan emango da eta jakinaraziko zaio Ebazpena eskatzaileari, eskabidea Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuaren Erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita.
- Aurreikusitako epearen barruan ez bada ebazpenik ematen eta berariaz jakinarazten, ezetsitzat joko da.