Salaketak Internet bidez edo foruzain etxeetan jar daitezke.
Internet bidezko salaketa-sistemak kasu gehienetarako balio du: adibidez, nahita egindako kalteak, galera, lapurreta, kreditu txarteleko edo banku kontuko iruzurra, eta abar. Hala ere, salbuespen batzuk daude, eta kasu horietan beharrezkoa da salaketa foruzain etxe batean jartzea:
- Salatu nahi den gertaeran indarkeria fisikoa edo larderia erabili bada.
- Gertaera bortitzak edo sexualak badira. Gertaera horiek eskatzen dute foruzain etxean bertan tratamendu berezia ematea; gainera, biktimari eman behar zaio arreta zuzena, berehalakoa, espezializatua eta pertsonalizatua.
- Gertaeren egileak erabat identifika badaitezke.
- Delituaren lekukorik badagoela baldin badakizu.
Gainera, delitua "in fraganti" egiten ari badira, alegia, une horretan bertan. Kasu horietan, berehala deitu behar da 112 telefonora.
Salaketa Internet bidez aurkezten denean, ezinbestekoa da foruzain etxe batera joatea salaketa sinatzera, salaketa egin eta hurrengo 72 orduetan. Salaketak ez du balio juridikorik izanen ez bada foruzain etxe batean sinatzen.
Azkenik, sistema modu desegokian erabiltzeak, arau hauste penal baten biktima izatearen itxura eginez edo jardun prozesalak eragiten dituen eta existitzen ez den gertaera bat salatuz, erantzukizun penalak sor ditzake.