Hileko ordainketa horren zenbatekoa hauxe izanen da: dena delako pentsio motarako ezarritako urteko gutxieneko zenbatekoaren (hala badagokio, testu bateginaren 60. artikuluan araututako amatasunagatiko osagarria batuta) eta urtero ezarritako diru-sarreren mugaren arteko aldearen hamabirena.
Alarguntza-pentsioa beste pentsio batzuekin batera jasotzen denean, jasotako pentsioen zenbatekoen (amatasunagatiko osagarria barne) baturaren eta urtero ezarritako diru-sarreren mugaren arteko aldeak zehaztuko du kenkaria.
Ordaindu beharreko kenkariaren zenbatekoa urtean 240 euro baino gutxiago bada, ezin izanen da aurretik ordaindu.
Gehieneko zenbatekoa: 14.490 euro - (gutxieneko pentsioa x 14 ordainsari/12)
2025eko ekitaldian, honako hauek dira hileko gehieneko zenbatekoak, pentsio motaren eta adin-taldearen arabera:
1. 65 urteko titularra edo % 65etik gorako desgaitasuna duena: 187,37 euro
2. 60 eta 64 urte bitarteko titularra: 253,17 euro
3. 60 urtetik beherako titularra: 434,58 euro
4. SOVIko alarguntzaren titularra: 554,17 euro
Gutxieneko zenbatekoa adin-talde eta alarguntza-pentsio mota guztientzat: 20 euro hilean.
Prozeduraren urratsak:
Onuradunek datuetan izandako edozein aldaketaren berri eman beharko dute, aldaketa horrek laguntza ordaintzeari uztea badakar.