Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua (ingurumenaren-zerga: 586 eredua)

Oinarrizko informazioa

586 eredua aurkeztu behar dute Europar Batasunaren barruko fabrikatzaileek, inportatzaileek, eskuratzaileek, birsaltzaileek eta hondakinen kudeatzaileek, baldin eta gas fluordunak eskuratu, inportatu, erkidego barruan eskuratu, saldu, entregatu edo autokontsumitzeko eragiketak egiten badituzte, eta eragiketa horiek lotuta, lotu gabe edo salbuetsita badaude.

  • Martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikulua. Lege horren bidez, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dira.
  • 28/2019 Foru Agindua, 46/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, 586 eredua onetsi zen, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” egiteko.
  • 46/2015 Foru Agindua, 586 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua”, onesten duena.
  • 71/2019 Foru Agindua, abenduaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 184, 189, 190, 193, 194, 196, 296 eta 586 eredu informatiboak.

Tramitazioa

Epea:

586 eredua martxoko lehenengo hogeita hamar egun naturaletan aurkeztu beharko da, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.