PCB duten aparatuak edukitzea adierazteko urteko aitorpena

PCB/PCT konposatu kimikoak dira, eta gailu elektronikoak hozteko koipeetan erabili izan dira. Konposatu horiek oso arriskutsuak dira; hortaz, horiek ekoiztea debekatu behar izan da, eta nola ezabatu behar diren arautu da

Oinarrizko informazioa

PCB duten aparatuak inbentarioan sartu behar dituzten enpresak.

  • Horrelako aparatuak edukitzea urtero aitortu behar da, 2011 arte, urte hori barne.
  • PCB/PCT (poliklorobifeniloak, polokloroterfeniloak) konposatu kimikoak dira, eta gailu elektrikoak hozteko koipeetan erabili izan dira. Propietate dielektriko onak dituzte, eta hainbat gailutan erabili dira, hala nola transformadoreetan, erresistentzietan, induktoreetan, kondentsadore elektrikoetan, abiagailuetan eta abarretan. Beren propietateak, aldiz, oso arriskutsuak dira. Beraz, horiek ekoiztea debekatu behar izan da, eta gailu elektriko horietan ezabatzeko modua arautu da.
  • Inprimakia, bete ondoren.
  • Kudeatzaile baimendu bati eman zaizkion aparatuen kontrolari eta jarraipenari buruzko dokumentuak.
  • Gailu aitortuen ezabatzeari edo suntsitzeari buruzko ziurtagiriak.
  • Gailu aitortuen kutsadura kentzeari buruzko ziurtagiria.
  • PCBren kontzentrazioa murrizteko lanak hartu dituzten transformadore aitortuen PBCren murrizketaren ziurtagiriak.
  • Laginak hartzeari buruzko aktak eta ziurtagiriak.
  • Emaitza analitikoen gaineko buletin-txostenak.
  • Begi-ikuskapenen gaineko aktak edo ziurtagiriak.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ingurumeneko erregistroa
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
Hondakinen Atala
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 424 927 / 848 426 255
Helbide elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.