Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetara sartzeko ikastaroa N4

LHko eta Arte Plastikoetako goi-mailako zikloetara sartzeko baldintza lortzeko prestakuntza (lauhileko bi edizio 2026-2027 ikasturtean). - Lehenengo lauhilekoaren egutegia

Oinarrizko informazioa

Goi-mailako zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten eta, gutxienez, 19 urte dituzten pertsonak, edo ikastaroaren hasierako urte naturalean betetzen dituztenak.

Orientazio gisa, Ikaskuntzen Hasierako Balorazioko (IHB) proba bat dago, izena emateko ikastetxean egingo dena. 

Helburua:

  • Goi-mailako zikloetan sartzeko eta 3. mailako C graduetan (ziurtagiri profesionalak) sartzeko beharrezkoak diren 4. mailako oinarrizko gaitasunak eskuratzea eta frogatzea.
  • Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako zikloetara sartzeko ere, Gaitasun artistikoaren proba gainditu behar da.

Ezaugarri orokorrak:

  • Iraupena: lauhileko bat. Ikasturte bakoitzeko 2 ikastaro eskaintzen dira (urritik urtarrilera eta otsailetik maiatzera).
  • Lekua: aurrez aurrekoa eta urrutiko tutoretzepean ematen da Iruñean.
  • Egitura: hiru modulutan egituratzen da. Hauek dira:
    • Gaztelaniaz komunikatzeko oinarrizko gaitasunaren modulua N4
    • Matematikarako oinarrizko gaitasunaren modulua N4
    • Oinarrizko konpetentzia digitalaren modulua N4

​​​Ebaluazioa:

Ikastaroak nola ebaluatzen diren kontsultatu.

Lauhileko bakoitzeko eskaintza:

  • IESNAPA Félix Urabayen (aurrez aurreko modalitatea eta tutorizatuko urrutiko modalitatea)​​​

Aurrez aurreko izen-ematea:

  • Izena emateko formularioa
    • Izena emateko ikastetxea: Félix Urabayen - Bartolomé de Carranza kalea, 5.  Iruña - 848 430 420
  • NAN / AIZ / pasaportea edo baliokidea

Izen-emate telematikoa:

Educan egiten da zuzenean. Eskabide telematikoari dokumentazio hau erantsi behar da:

Plaza erreserbatzeko hautazko dokumentazioa, hala badagokio:

Onarpen-baremoari eragiten dion hautazko dokumentazioa:

  • Errolda-ziurtagiria (Nafarroan gutxienez urtebeteko aintzinatasuna duena) edo lan-esperientzia (azken bost urteetan Nafarroako enpresetan lanaldi osoan aritutakoa). Erroldatzea edo esperientzia egiaztatu behar da (ez da beharrezkoa biak egiaztatzea: baremorako balio bera dute).
  • 619/2026 Ebazpena, Nafarroako 2026-2027 ikasturterako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroen eskaintza eta onarpen egutegia ezartzen dituena. 
  • 636/2026 Ebazpena, 2026-2027 ikasturtean Nafarroan erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko ikastaroen antolaketa eta funtzionamendu-jarraibideak onesten dituena. 
  • 86/2025 Errege Dekretua, lan esperientziaren bidez eskuratutako oinarrizko gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko, prestakuntza-bide ez-formalean eta ikaskuntza formalen bidez. 
  • 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Telefonoak: 848 426 628 / 848 426 036
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

IESNAPA Félix Urabayen
Telefonoa: 848 430 420
Posta elektronikoa: f.urabayen@educacion.navarra.es
Web orria

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.