Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako jasotako laguntzen zenbatekoa

De utilidad para la declaración de IRPF y otros tipos de impuestos

Oinarrizko informazioa

Europako FEAGA eta FEADER funtsekin, estatuko funtsekin edo foralekin finantzatutako laguntzak eta dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiak.

Tramite honen bidez:

  • Laguntzen eta dirulaguntzen zenbatekoak urte naturalen arabera kontsultatzea, PFEZ eta beste zerga mota batzuk aitortzeko baliagarria izan baitaiteke.
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatzen dituen laguntzen eta dirulaguntzen berri ematea interesdunei.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Informazioa pertsonala denez, egiaztagiriren batekin identifikatu behar da. Identifikazioa egin ondoren, eskuineko zutabean "Agiriak, laguntzak eta diru-laguntzak" aukera hautatu behar da, txostena sortzeko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Kontsulta presentziala egiteko, eskabide orokorra NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar da, lehentasunez helbide honetan:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
    González Tablas kalea 9, behea
    31005 Iruña
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 392 / 848 426 155

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.