2026ko hezkuntza-itunak

Itunak berritzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan, itunak aldatzea gainerako hezkuntza-etapa guztietan eta itun berriak sinatzea

  • 20/2026 Ebazpena zuzendu da 26/2026 Ebazpenaren bidez.
  • Otsailaren 23tik 27ra bitartean, biak barne, beste eskaera berriak aurkeztu edo aurkeztutakoak aldatu ahal izango dira.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako ikastetxe pribatu eta itunduak.

Prozedura, honako hauetarako:

  • Hezkuntza-itunak berritzeko, 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko eperako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan (salbu eta Batxilergoko ituna 2027-2028 ikasturtera arte indarrean duten ikastetxe itunduetan).
  • Hezkuntza-itunak aldatzeko, 2026-2027 ikasturterako, etapa hauetan: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak eta Hezkuntza Bereziko unitateak.
  • Hezkuntza-itun berriak sinatzeko.

Itunak berritzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan (salbu eta Batxilergoko ituna 2027-2028 ikasturtera arte indarrean duten ikastetxe itunduetan)

  • Eskabide-eredua
  • Titularraren erantzukizunpeko adierazpena, frogatzeko ikastetxeak jarraitzen duela ituna eta haren aldaketak onesteko bete beharreko baldintzak betetzen.
  • Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
  • Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.

Hezkuntza-itun berriak sinatzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan:

  • Eskabide-eredua
  • Azalpen-memoria, honako hau zehazten duena
    • Ikastetxeak nola asetzen dituen eskolatze-beharrak bera dagoen eskualdean, udalerrian edo, hala denean, barrutian dagoen eskariaren arabera.
    • Ikastetxeko ikasleen baldintza sozioekonomikoen balorazioa.
    • Hala denean, ikastetxean gauzatzen diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza-sistemarako duten interesa.
    • Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan jasotzen diren aurreikuspenen aplikazioaren ondoriozko beharrak.
    • Ikastetxearen jarduera baloratzea ahalbidetzen duen beste edozein informazio (eskola-jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola-zerbitzuak eta bestelakoak).
  • Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
  • Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.

Hezkuntza-itunak aldatzea gainerako hezkuntza-etapetan

2025-2026 ikasturterako aldi baterako itundutako unitateen luzapena ere eskatu beharko da.

  • Eskabide-eredua:
  • Justifikazioa, non adieraziko baita:
    • 2026/2027 ikasturterako osotara eskatzen den unitate-kopurua.    
    • Eskatu den aldaketa justifikatzen duten arrazoiak eta, hala bada, eskatzen diren unitateak hezkuntza-mailako kurtsoen artean banatzeko proposamena.
    • Titularraren adierazpena, frogatzeko ikastetxeak jarraitzen duela ituna onesteko bete beharreko baldintzak betetzen, bai eta itunari eragiten dioten aldaketak ere.

 Itun berriak sinatzea gainerako hezkuntza-etapetan

  • Eskabide-eredua
  • Azalpen-memoria, honako hau zehazten duena: 
    • Ikastetxeak nola asetzen dituen eskolatze-beharrak bera dagoen eskualdean, udalerrian edo, hala denean, barrutian dagoen eskariaren arabera.
    • Ikastetxeko ikasleen baldintza sozioekonomikoen balorazioa.
    • Hala denean, ikastetxean gauzatzen diren esperientzia pedagogikoen ezaugarriak eta irakaskuntzaren kalitaterako eta hezkuntza-sistemarako duten interesa.
    • Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko beharrak.
    • Ikastetxearen jarduera baloratzea ahalbidetzen duen beste edozein informazio (eskola-jarduera osagarriak, eskolaz kanpoko jarduerak, eskola-zerbitzuak eta bestelakoak).
  • Gizarte Segurantzaren Lurralde Administrazioak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren kasuan kasuko ordezkaritzak eginiko ziurtagiri eguneratuak, frogatzeko ikastetxearen titularrak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
  • Ikastetxearen titularra kooperatiba bat bada, hura arautzen duten estatutuen kopia erantsi beharko da.
  • 391/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2026-2027 eta 2029-2030 ikasturteen arteko aldirako hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itun berriak egiteko prozedurarako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan.
  • 392/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita prozedura hauetarako: hezkuntza-itunak aldatzeko Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan (2027-2028 ikasturtera arte ituna indarrean duten ikastetxe itunduetan), Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan eta Hezkuntza Bereziko unitateetan, 2026-2027 ikasturterako, eta hezkuntza-etapa horietan hezkuntza-itun berriak sinatzeko
Harremanetan jartzeko

Ikastetxeen Finantzaketaren Atala
Santo Domingo Aldapa, 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 426 535 / 848 426 539
Posta elektronikoa: seccioncentrosescolares@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Conciertos Educativos con centros docentes privados

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.