Alokatutako etxebizitza batean bizi diren kotizazio gabeko pentsioaren titularrentzako osagarria

Urteko laguntza ekonomikoa da, ordainketa bakarrekoa, eta kotizazio gabeko erretiro edo ezintasun pentsioa aitortua duten pertsonek jaso dezakete, betiere alokatutako etxebizitza batean bizi badira eta kontratuaren titularrak badira

Oinarrizko informazioa

Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko erretiro edo ezintasun pentsioa duten pertsonak, betiere eskabidea egiten den egunean eta ebazpena ematen denean pentsioa aitortua badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Bere jabetzako etxebizitzarik ez izatea.
  • Ohiko bizilekua alokatutako etxebizitza batean finkatua izatea.
  • Eskabidea egin aurreko 180 egunetan, gutxienez, etxebizitza horretan bizi izana.
  • Etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra edo titularkidea izatea.
  • Alokatutako etxebizitzaren errentatzailearekin ez izatea ezkontza harremanik edo hirugarren mailarainoko ahaidetasunik, ez ezkontzaren antzeko afektibotasun harremana den bizikidetza harreman egonkorrik.

Alokatutako etxebizitza berean kotizazio gabeko pentsioa duten bi pertsona edo gehiago baldin badira kontratuaren titularrak, horietako batek bakarrik izanen du osagarri horretarako eskubidea; ados jartzen ez badira, lehenengo agertzen denak.

Bateraezintasuna

Prestazio honek ez du inolako bateraezintasunik beste laguntza edo dirulaguntza batzuekin, ezta helburu bererako badira ere.

Osagarri honen zenbatekoa (urteko, laguntza bakarra) 525 euro da.

Informazio gehiago.

  • Eskabidea berariazko inprimakian, behar bezala betea.
  • Erroldatze agiria.
  • Errentamendu kontratuaren kopia edo kontratuaren luzapenarena. Kontratua ahoz luzatu bada, azken ordainagiriaren kopia, kontratua indarrean dagoela erakusten duena.

1191/2012 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako kotizatu gabekoen modalitateko pentsiodunei etxebizitza alokatzeko pentsioaren osagarria aitortzeko arauak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

  • Eskubide Sozialetako erregistroa
    González Tablas kalea, 7
    31005 Iruña
  • Oinarrizko arretako zentroak, gizarte langileen bidez

Harremanetan jartzeko

Kotizazio gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako bestelako Neurrien Atala
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es / nepen@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.