Hitzordua eskatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan

Enplegu-eskatzaile gisa alta ematea, lanbide-orientazioa jasotzea, enplegua bilatzeko laguntza jasotzea eta informazioa ematea honako gai hauei buruz: prestakuntza-ikastaroak, lanbide-gaitasunak egiaztatzea, ekintzailetza, Gazteen Bermea eta Eures sarea

Oinarrizko informazioa

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena eman nahi dutenak.
  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren beste zerbitzu batzuk (Deskribapena erlaitzan aipatzen dira) behar dituzten pertsonak.

Jarri harremanetan zure agentziarekin, honako zerbitzu hauek eskuratzeko:

  • Aurreneko inskripzioa.
  • Enplegu-eskaera: berritzea, alta, baja eta aldaketa.
  • Prestakuntza ikastaroetarako argibideak eta inskripzioak.
  • Gazte bermea.
  • Lanbide orientazioa.
  • Lanbide gaitasunen egiaztapena.
  • Eures - Europan Lan egitea.
  • Ekintzailetza.

Bizitokiko posta-kodearen arabera esleitzen dira agentziak. Zer enplegu-agentzia dagokizun jakin nahi baduzu, esteka honetan kontsulta dezakezu.

Prozeduraren urratsak:

  • Lehenengo hitzordua telefonoz eginen da.
  • Baldin eta eskaera behar bezala egin baduzu, hitzorduaren egunari eta orduari buruzko informazioa jasoko duzu.
  • Online izapidetzean erosoagoa izan dadin, inprimatu ezazu gogorarazteko tiketa.
  • Bulegora iristean, administrazioko pertsonari jakinaraziko diozu hitzordua jada baduzula.

Eskatzaile gisa inskribatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira: 

  • Hasierako alta
    • NANa, nortasun-txartela edo pasaportea, indarrean dagoena
    • Egoitza Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat
    • Minusbaliotasun ziurtagiria, kasua bada
  • Eskaera lekualdatzea
    • Bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen erroldatze agiria edo edo beste agiriren bat
  • Titulazioak
    • Titulu akademikoen frogagiria
  • Atzerritarrak
    • Indarrean dagoen lan/bizileku baimena

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskaera ikusteko, "Tramitatu" aukera sakatu behar da:

  1. Idatzi bizitokiko posta-kodea.
  2. Hautatu enplegu agentzia.
  3. Hautatu jaso nahi duzun zerbitzua.
  4. Bete zure datu pertsonalak.
  5. Aukeratu itzazu eguna eta ordua.
  6. Inprimatu hitzorduaren gordekina.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eskaera horrela ere egin dezakezu: 

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua
Atarrabia etorbidea, 1
31600 Burlata (Nafarroa)
Posta elektronikoa: empleo.citaprevia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time