Gazte Bermea

Zer da Gazte Bermearen sistema?

Gazte Bermea Europako ekimen bat da, eta helburu du gazteak lan merkatuan sar daitezen erraztea, beren ikasketak bukatzen dituztenean edo langabezian geratzen direnean. 
Abantaila hauek ditu:

  • Orientazio profesionala: arreta pertsonalizatua jasotzen ahal duzu, aztertzeko zein sektoretan lan egin nahi duzun eta non eta zein modutan bila dezakezun lana.
  • Kontratazioa: jaso ezazu informazioa kontrataziorako laguntzei eta pizgarriei buruz, eta prestakuntzako eta enpleguko kontratu ezberdinei buruz. 
  • Prestakuntza: titulazio ofiziala duten hainbat prestakuntza egiteko aukera duzu, baita zure interesekoa den sektorean edo jarduera profesionalean praktikak egiteko ere. 
  • Autoenplegua eta ekintzailetza: jaso ezazu negozio bat hasi eta zeure buruaren nagusi izateko bakarkako edo taldeko aholkularitza. 

Zein dira sisteman sartzeko betekizunak?

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo honako egoera hauetakoren bat egiaztatzea:
    • Europar Batasuneko herrialde bateko, Europako Akordio Ekonomikoko estatu bateko edo Suitzako herritarrak izatea.
    • Espainian bizitzeko baimen bat izatea, lan egiteko gaitzen duena.
    • Inoren kargura ez dauden adingabeen kasuan, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko adingabeen babes-zerbitzuen egiaztagiria edukitzea, banan-banan sarbidea justifikatzen duena, hezkuntzako edo prestakuntzako jarduera edo programetan izena emateko.
  • Espainiako edozein herritan erroldatuta egotea.
  • 16 urte baino gehiago edo 30 baino gutxiago izatea izena emateko unean.
  • Eskaera aurkeztu aurreko egun naturalean lanik egin ez izana edo prestakuntza- edo hezkuntza-ekintzarik jaso ez izana.
  • Adierazpen espresua aurkeztea, Gazte Bermearen sisteman parte hartzeko interesa adieraziz eta garatzen diren jarduketetan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartuz.
    Enplegu-eskatzaileen kasuan, nahikoa da enplegu-zerbitzu publikoetan izena ematea.

Zer egin behar da alta emateko?

  • Gazte Bermea sisteman parte hartzeko interesa adierazten duen berariazko adierazpen bat aurkeztea. Enplegu eskatzaileen kasuan, nahikoa izanen da enplegu zerbitzu publikoetan izena emanda egotea.

Zer gertatzen da izena eman eta gero?

Behin Gazte Bermea sisteman izena emandakoan, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zitazio bat jasoko duzu. Teknikariek bakarkako arreta pertsonalizatua eskainiko dizute, zure laneratze behar partikularretara egokitua.

Informazio gehiago