Gas fluordunak manipulatzeko enpresa ziurtagiria

Oinarrizko informazioa

Gas fluoratuak manipulatzen dituzten enpresak:

  • Frigoristak
  • Termikoa
  • Suteen kontrako babesen instalatzaileak

Eta honako jarduera hauek egiten dituztenak:

  • Instalazioa
  • Mantentzea edo berrikuspena

Enpresa ziurtagiriek Espainia osoan edo Europar Batasunean izanen dute balioa.

Kontsulta ezazu gas fluoratuen prestakuntza zentroei eta ziurtagiriei buruzko erregistro bateratua.

Prozeduraren urratsak:

  • Administrazioak, dokumentazioa egiaztatu ondoren, dagokion enpresa-ziurtagiria emanen du.
  • Administrazioak ofizioz bidaliko ditu datuak Gas Fluordunen Erregistro Bateratura jendaurrean jartzeko.
  • Enpresari edozein unetan eskatzen ahalko zaio administrazioaren aurrean aurkezteko baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, horiek egiaztatu, ikuskatu eta kontrolatzeko.
  • Eskabidea
  • Tasa ordaindu izanaren agiria
  • Enpresak langile ziurtatuak dituela egiaztatzen duen agiria: Langile ziurtatuen Gizarte Segurantza.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta azken ordainagiria, enpresa gaituta dagoen jardueretarako.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • 2024/573 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, berotegi-efektuko gas fluordunei buruzkoa, 2019/1937 (EB) Zuzentaraua aldatzen duena eta 517/2014 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
  • TEC/544/2019 Agindua, gas fluordunen arloko prestakuntza zentroen eta egiaztagirien erregistro bateratua eratu eta arautu duena.
  • 115/2017 Errege Dekretua, arautzen duena nola merkaturatu eta eskuztatu behar diren gas fluordunak eta gas horietan oinarritutako ekipoak, eta nola lortu behar duten ziurtapena gas horiek erabiltzen dituzten profesionalek, eta ezartzen dituena gas fluordunak sortzen dituzten jarduerak egiten diren instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak.
  • PRA/905/2017 Agindua, 115/2017 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak aldatzen dituena.
  • 2015/2067 Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 517/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz, ziurtapena elkarri aitortzeko gutxieneko betekizunak eta baldintzak ezartzen dituena.
  • 517/2014 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, berotegi efektuko gas fluordunei buruzkoa eta 842/2006/EE Erregelamendua indargabetzen duena.
  • 304/2008 (EE) Erregelamendua Batzordearena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 842/2006 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz, ziurtagiria elkarri aitortzeko gutxieneko baldintzak eta baldintzak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, tramiteak modu telematikoan egin behar dira, "Esakatu" botoiaren bidez. Pertsona fisikoek bakarrik aurkeztu dezakete dokumentazioa, behartuta dauden subjektuak ordezkatzen ez dituztenean, jendearentzat zabalik dauden erregistroetan (aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da).

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 427 069 / 848 426 474
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.