Eskaera, unibertsitatez kanpoko titulu akademikoen ziurtagiriarena

Oinarrizko informazioa

Unibertsitatez kanpoko ikasketak egin dituzten ikasleendako:

  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 1968tik aitzina.
  • Beste edozein erkidegotako ikastetxeetan 1985etik aitzina.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaera bertara joanda egin bada, interesdunak eskatu duenaren arabera eta informazioa eskuratzeko behar den denboraren arabera:
    • Berehala emanen da Zerbitzuan.
    • Programatuta dagoen bezala emanen da, aldez aurretik telefonoz komunikatuta.
    • Posta bidez igorriko da.
  • Eskabidea bide telematikoz egin bada, honela emanen da, segun eta pertsona interesdunak zer eskatzen duen:
    • Bide telematikoz, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen badira.
    • Programatuta dagoen bezala emanen da, aldez aurretik telefonoz komunikatuta.
    • Posta bidez igorriko da.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
  • Tituluaren ziurtagiriaren eskaera beste pertsona batentzat egiten bada, NANaz gain aurkeztu beharko da ordezkatzen den pertsonaren baimen agiria.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Gehienez ere 20MB-ko fitxategiak erantsi ahal dira.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoa

San Domingo kalea 8, beheko solairua
31001 Iruña (Nafarroa)

Harremanetan jartzeko

Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoa

San Domingo kalea 8, beheko solairua
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 42 65 45 / 848 42 65 46
Helbide elektronikoa: negociado.titulos.convalidaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time