Eskaera, unibertsitatez kanpoko titulu akademikoen ziurtagiriarena

Oinarrizko informazioa

Unibertsitatez kanpoko ikasketak egin dituzten ikasleendako:

  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan 1968tik aitzina.
  • 1985etik aurrera beste edozein erkidegotako ikastetxeetan, gaur egun Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaera bertara joanda egin bada, interesdunak eskatu duenaren arabera eta informazioa eskuratzeko behar den denboraren arabera:
    • Berehala emanen da Zerbitzuan.
    • Programatuta dagoen bezala emanen da, aldez aurretik telefonoz komunikatuta.
    • Posta edo posta elektronikoz bidez igorriko da.
  • Eskabidea bide telematikoz egin bada, honela emanen da, segun eta pertsona interesdunak zer eskatzen duen:
    • Bide telematikoz, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen badira.
    • Programatuta dagoen bezala emanen da, aldez aurretik telefonoz komunikatuta.
    • Posta edo posta elektronikoz bidez igorriko da.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
  • Tituluaren ziurtagiriaren eskaera beste pertsona batentzat egiten bada, NANaz gain aurkeztu beharko da ordezkatzen den pertsonaren baimen agiria.
  • 1/2020 Ebazpena, Hezkuntza Departamentuko Ikasketak Antolatzeko Atalaren esku uzten duena ikasketa tituluen eta ikasketak baliozkotzearen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena.
  • 9/2017 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoa
San Domingo kalea 8, beheko solairua
31001 Iruña (Nafarroa)

Harremanetan jartzeko

Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoa
San Domingo kalea 8, beheko solairua
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 42 65 45 / 848 42 65 46
Helbide elektronikoa: negociado.titulos.convalidaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.