Genero-indarkeria pairatzen duten emakumeak, bakarrik daudenak edo beren seme-alaba adingabeekin edo tutoretzapean, kuradoretzapean, zaintzan edo harreran dauden beren ardurapeko pertsonekin. Helburua da ostatu segurua eta berehalakoa ematea.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Larrialdiko zentrora sartzeko ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Emakume atzerritarren kasuan, ez da nahitaezkoa bizileku-baimena edo lan-baimena izatea.
Doako zerbitzua da.
Zentroan onartua izateko baldintzak larrialdi- eta premia-irizpideen araberakoak dira.
Egonaldiaren gehieneko denbora zazpi egunekoa da, eta hilabete luza daiteke.
Langile espezializatuen zuzeneko eta aurrez aurreko laguntza, 24 ordu egunean, urteko egun guztietan.
16/2007 Foru Dekretua, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena.
Tramitazioa
Eskaera keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Sarbidea SOS Nafarroaren bidez eginen da (112 telefono-zenbakia). SOS Nafarroak abian jarriko du jarduketa-protokoloa, eta esku hartuko duten zerbitzuak koordinatuko ditu, modu bateratu, doako, azkar eta integralean.
Larrialdiko zentrora beti joan behar da segurtasun-indar eta -kidegoek lagunduta.