Genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-etxea

Genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako egonaldi ertaineko egoitza-baliabidea. Ostatua, laguntza, konpainia-zerbitzua eta banakako segimendua eskaintzen ditu

Oinarrizko informazioa

Genero-indarkeria pairatzen duten emakumeak, bakarrik daudenak edo beren seme-alaba adingabeekin edo tutoretzapean, kuradoretzapean, zaintzan edo harreran dauden beren ardurapeko pertsonekin.

  • Prestazio bermatua eta doakoa da.
  • Eskabidea NABIra bidalita eskuratzen da baliabide hori, eta Harrera Baliabideek, Gizarte Zerbitzuek edo Genero Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta emateko Taldeek (BOAT) txostena eginda.
  • Egonaldiaren gehieneko denbora: 6 hilabete (3 hilabete gehiago luzatzen ahal da).
  • Banakako suspertze-plana egitea eskaintzen du, eta horren barnean sartzen dira arreta psikologikoa eta soziala, lege-prozeduran laguntzea eta prestakuntza- eta lan-egoerari, etxebizitzari, amaren eta seme-alaben arteko harremanei eta abarri heltzea.

Prozeduraren urratsak:

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak harrera-etxean sartzea baloratuko du, erakunde eskatzaileak proposatuta.

  • Instantzia orokorra, behar bezala betea.
  • Eskabidea eta erakunde eskatzaileak egindako txosten soziala NABIri aurkeztu behar zaio.
  • 14/2015 Foru Legea, emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteari buruzkoa.
  • 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.
  • 16/2007 Foru Dekretua, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Aurrez aurre:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutua
    Alondegi kalea 1, 2. solairua
    31002 Iruña
    Telefonoa: 848 42 15 88
    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etik 14:30etara

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua.
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Helbide elektronikoa: inigualdad1@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.