Gazte-txartela

14-30 urte bitarteko gazteek eskatzen ahal dute txartel hori. (12 eta 13 urte bitartean izanez gero, baduzu sustapen berezi bat)

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren gazteak, 14 eta 30 urte bitartekoak (biak barne), Europako Gazte Txartel klasikoa lortu nahi dutenak.

Oharra: txartel horren finantza modalitatea nahi duten gazteek (gainera, banku txartel baten zerbitzuak izanik) zuzenean eskatu beharko dute gaur egun laguntzaileak diren entitateetan (Nafarroako Rural Kutxa eta Caixabank).

Gazte txartelaren titularrek milaka zerbitzu eta abantaila izan ditzakete ostatuetan, garraioetan, kulturan, saltokietan... Bai Nafarroan, bai estatuko gainerako lurraldeetan eta bai European Youth Card Association (EYCA) ekimenean parte hartzen duten Europako 35 herrialde baino gehiagotan.

Gazte txartelaren iraupena lau urtekoa da eta 30 urte bete arte luzatzen ahal da.

Gazte txartela berritzeko, berriz egin behar da eskaera.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskaera formularioarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira: eskatzailearen NAN/Pasaportearen fotokopia erantsi beharko da (aurretik eta atzetik).

Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide honetara: carnejoven@navarra.es

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurreko eskaera

  • Nafarroako Gazteriaren Institutua
    Yanguas eta Miranda kalea 27, behea
    31003 Iruña
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era, aurretik hitzordua eskatuta.
  • Baita Tuterako, Tafallako eta Lizarrako gazteriaren bulegoetan ere.

Gazte txartela unean bertan ematen da.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas eta Miranda kalea 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 42 39 00
Helbide elektronikoa: carnejoven@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.