Nafarroan giza-baliabideen premiak betetzeko langile bila dabiltzan enpresa guztiak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Alta emanda ez dauden enpresek "Tramitatu" botoiaren bidez egin behar dute, web-orriko Enpresari alta emateko eskaera > Tramitatu atalean.
Gero eskaintzak sartu ahal izango dira sisteman, web-orriko “Lan-eskaintzak sartzea atalean.
Lan-eskaintza sartu ondoren, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua harremanetan jarriko da enpresarekin, lankidetzaren baldintzak finkatzeko.
Lankidetza hori izanen da, gutxienez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden eta baldintzak betetzen dituzten pertsonei eskaintzaren berri ematea; eta, gehienez, lanpostua betetzeko hautagai egokienen aurrehautaketa eginen da.
Gainera, enpresak hala nahi badu, lan-eskaintza hemen argitaratuko da: www.empleo.navarra.es.
Enpresentzako Zerbitzuen Atala Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa Atarrabia etorbidea 1 31600 Burlata Telefonoa: 848 425 801 Posta elektronikoa: Ofertas2@navarra.es