Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpena, hilabetekoa (F66 eredua)

Nafarroako Zerga Ogasunari enpresariek eta profesionalek haien jardueraren esparruan egindako ondasun- edo zerbitzu-emateetan jasanarazitako BEZ aitortzeko eta ordaintzeko (hala badagokio) aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu beharko dute Zergaren ondorengo subjektu pasiboek:

  • REDEMEn (BEZaren hileko itzulketen erregistroan) inskribatuak
  • Hilero BEZaren aitorpena egin behar duten enpresa handiak (6.010.121,04 eurotik gorako fakturazioa).
  • Entitate Taldearen BEZaren araubide bereziari atxikiak

Tramitazioa

Epea:

Aitorpena-likidazioa, likidazioari dagokion aldiaren hurrengo hilabeteko lehendabiziko hogei egun naturaletan zehar aurkeztu behar da. 

Hala ere, ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak-likidazioak, abuztuaren 5era arte, irailaren 20ra arte eta urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, hurrenez hurren.

Jarraibideak:

Aitorpena nahitaez egin behar da Internet bidez.

 

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.