Lan elkartuko kooperatibentzako eta lan sozietateentzako laguntzak, inbertsioetarako

Laguntza hauen helburua da enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzea

Oinarrizko informazioa

  • Lan elkartuko kooperatibak.
  • Lan sozietateak.
  • Gutxienez bazkide langile bat duten kooperatibak, baldin eta lan elkartuko kooperatibek eta/edo lan sozietateek elkarrekin egindako lankidetza proiektuen ondorioz sortuak badira.

Gutxieneko inbertsioa: eskaera bakoitzeko 6.000 euro (BEZa kontuan hartu gabe), enpresa sortu berrientzat izan ezik, horientzat gutxieneko inbertsioa 4.000 euro izanen baita, BEZa kontuan hartu gabe. Ez da onartuko 400 eurotik beherako fakturarik (BEZa kontuan hartu gabe).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: enpresa onuradunek ezin izango dute 10.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso urte berean aurkeztutako eskabideengatik.

Dirulaguntza kalkulatzeko irizpideak:

  1. Enpresa sortu berria: inbertsioaren % 45eko dirulaguntza emanen da.
  2. Jadanik eratuta dagoen enpresa: inbertsioaren % 35eko dirulaguntza emanen da.
  3. Baldin eta, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen arabera, inbertsioa egin den lantokia “Iruñerria” eskualdetik kanpo badago, % 5 handituko da 1. eta 2. puntuetako ehunekoa.
  4. Inbertsioaren xedea Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3) identifikatutako sektoreetako jarduera bat bada, % 5 handituko da 1. eta 2. puntuetako ehunekoa. Honako sektore hauek dira: automozioa eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala, eta industria sortzaileak eta digitalak. 2009ko ekonomia-jardueren sailkapen nazionalean, sektore horiei dagozkien “dibisio” epigrafeak (bi digiturekin) honako hauek dira:

            20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 33 35 38 39 55
            56 58 59 60 61 62 63 71 72 73 74 75 86 90 91 94

Diruz laguntzen ahal diren inbertsioak, ibilgetuan:

  1. Ibilgetu materiala: dirulaguntza jasotzen ahal da inbertsioak egiten badira lurretan, eraikuntzetan, instalazio teknikoetan, makinerian, tresnerian, altzarietan, informazioa prozesatzeko ekipamenduetan eta garraio elementuetan (bi ibilgailu urteko eta enpresa bakoitzeko).
  2. Ibilgetu immateriala: emakida administratiboak, jabetza industriala, merkataritza funtsa, traspasatzeko eskubidea eta aplikazio informatikoak.

Diruz lagungarriak ez diren inbertsioak:

  1. Finantza-errentamendu edo "leasing" bidez finantzatzen direnak.
  2. Ondasunen erosleentzako finantzaketa-maileguak.
  3. Zergen likidazioaren ondoriozko zenbatekoa.
  4. Entitatean sartzen diren bazkideengandik datozen inbertsioak.

Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira (eskaneaturik, fitxategi bereizietan, eta izenarekin behar bezala identifikaturik):  

*Oharra: eskabideak aurkeztean, atxikitzen ahal diren fitxategien tamaina mugaturik dago (artxiboko 20 mega, eta 200 mega artxibo guztien artean). Kasu horietan, igorri baino lehen, fitxategiak konprimatzen ahal dira (esate baterako, zip formatuan), edo dokumentua zenbait artxibotan zatitzen ahal da.

  1. Eskatzen den dirulaguntza (II. eranskina).
  2. Eskaeren aurkezpenetik > "Eskatu" botoia:
  • Dirulaguntzei buruzko 1/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetako betekizunei buruzko adierazpena.
  • Enpresaren jardueren adierazpena.
  • Enpresak dirulaguntza hauen enpresa onuradun izateko behar den forma juridikoa mantentzen duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Enpresak Gizarte Segurantzan alta eman behar duen langilerik ez duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  1. Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen adierazpena, edo horrelakorik eskatu ez dela dioen berariazko adierazpena, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz jakinarazteko konpromisoa. Adierazpen horretan "de minimis" araubideari lotutako laguntza guztiak ere aipatuko dira, indarrean den zergaldian eta aurreko bietan jasotakoak, baita eskatu bai baina oraindik ebazteke daudenak ere (III. eranskina).
  2. Enpresako organo eskudunak egindako adierazpena, kapital soziala egiaztatuko duena, bai eta enpresako bazkideek dituzten akzio, partaidetza edo tituluen kopurua eta mota ere (V. eranskina).
  3. Deskribapen memoria, egin diren inbertsioak, zeinengatik dirulaguntza eskatzen baita, lantoki eta jarduera bakoitzeko deskribatzen dituena.
  4. Dirulaguntzaren xedeei dagozkien fakturen zerrenda, bat etorri behar duena memoria teknikoan jasotako inbertsioen deskribapenarekin (VI. eranskina, Fakturen zerrenda). Hemen dituzu jarraibideak fakturen zerrenda egiteko.
  5. Gardentasun adierazpena (Berria): egin ataleko adierazpena “Tramitazioa > Gardentasun adierazpena aurkeztea”. Beharrezkoa izanez gero, dokumentu hauek erantsiko zaizkio: 
  1. Enpresa edo pertsona hornitzailearen hautapenaren justifikazioa, deialdiaren 6.2 oinarrian hala eskatzen den kasuetan (IX. eranskina).
  2. Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta-agiria, lantokia eta jarduera kokatuta dauden udalekoa; EJSNren egiaztagiria eta administrazio baimenarena, hala behar denean.
  4. Entitate eskatzailearen eraketaren eskritura edo akta, eta haren estatutuak. Dokumentu horiek dirulaguntza-eskaeraren datara eguneratuta aurkeztu beharko dira.
  5. Entitate eskatzailearen izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoak dirulaguntzak emateko prozeduretan Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko jaso duen ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan ageri bada.
  6. Benetan ordaindutako fakturak edo frogatako antzeko balioa duten bestelako kontabilitate agiriak, eginiko inbertsioak frogatzen dituztenak. Faktura bakoitzari bere ordainketaren frogagiria erantsiko zaio, hau da, bankuko transferentzia edo bankuko zordunketa edo kontu laburpena, fakturaren eta ordainketaren arteko trazabilitatea egiaztatzeko aukera ematen duena.  Bigarren eskuko ondasunen kasuan, fakturen zerrendan horren berri eman beharko da, eta, ondasun horiek jadanik itxita dauden enpresetatik eskuratu badira, konkurtso-balorazioa ere aurkeztu beharko da. Halaber, ibilgailuetan egindako inbertsioen kasuan, ibilgailuen fitxa teknikoa eta zirkulazio baimena aurkeztu beharko dira.
  7. Bigarren eskuko ondasunen kasuan: peritu independente batek egindako ziurtagiria, adierazteko prezioa ez dela merkatuko balioa baino handiagoa, ezta antzeko ekipamendu berri baten kostua baino handiagoa ere. Halaber, saltzailearen adierazpena erantsi behar da, azken zazpi urteetan ondasunek ez dutela dirulaguntzarik jaso berretsiko duena.
  8. Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  9. Lurrak edo eraikuntzak eskuratuz gero, Jabetza Erregistroko ohar soila erantsi. Eraikuntzetako inbertsioen kasuan, obra lizentzia edo toki entitatearen aitorpena, non adieraziko baita ez dela beharrezkoa. Ibilgailuetan inbertituz gero, fitxa teknikoaren eta ibilgailu horien zirkulazio baimenaren kopia aurkeztu beharko da. Administrazio emakiden kasuan, kontzesio agiriak; jabetza industrialekoak, patenteen erregistroko agiriak; merkataritza fondoaren edo eskualdaketa eskubideen kasuan, kontratuaren kopia.

Akats-zuzenketak, halakorik behar izanez gero, "Zuzendu" botoiaren bidez eginen dira ("Tramitazioa" atalaren barnean).

  • 493E/2025 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 4426E/2024 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 440E/2024 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 6253E/2023 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 150E/2023 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 21392E/2022 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 84E/2022 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 4270/2021 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 42E/2021 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 3391E/2020 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 36E/2020 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 195E/2019 Ebazpena, kooperatibetan eta lan sozietateetan egiten diren inbertsioetarako dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onesten dituena.
  • De minimis araudia.
    Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
    Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
    Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.

Tramitazioa

Epea: 25/03/21 - 25/10/31

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, aurkeztu eta diruz lagungarriak gertatzen diren fakturekin egindako azken ordainketatik hasita, kasuan kasuko gastuaren baimena argitaratuta badago. Azken ordainketa egiten den egunean bertan hasiko da epea. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, baimena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urtero, urriaren 31n bukatuko da eskabideak aurkezteko epea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ezin dute datu pertsonalik jaso, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 424 452
Posta elektronikoa: economiasocial@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a cooperativas y sociedades laborales para inversiones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.