Itzalaldi elektrikoa dela eta, FNMTren ziurtagiri digitala ez dabil behar bezala. Cl@ve, ordea, normaltasunez dabil.
close
Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko laguntzak, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak emateko
Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko laguntzak, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak emateko
Nafarroako toki entitateek eta haien mendeko edo haiei loturiko entitateek eta, orobat, partzuergoek, irabazi asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek enplegurako eta toki garapenerako ekintzaileak kontratatzeko laguntza
Nafarroako toki entitateak eta haien mendeko edo haiei loturiko entitateak.
Ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eskualdeko lurralde osoan ematen dituzten partzuergoak, irabazi asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Entitate onuradunek kontratatzen dituzten enplegu eta toki garapeneko agenteek Gizarte Segurantzari enpresak egiten dioten kotizazioaren kostuak eta soldata kostuak diruz lagunduko dira.
Gehienez ere 34.100 euro urtean lanaldi osoan kontratatutako agente bakoitzeko. Lanaldi laburrago baterako kontratatzen badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzioan murriztuko da.
Honako kostu hauek, berariaz, ez dira diruz lagungarriak:
Lan kontratua azkentzeagatiko kalte-ordaina
Hartu gabeko oporrak
Ordu osagarriak
Egindako eta kobratutako aparteko orduak
Soldatatik kanpokoak izanik, langileak egindako gastuen edo bestelakoen ordaina diren gainerako kostuak, konparazio batera, garraio gastuak, joan-etorrietako eta ostatuko dietak, etab.
Entitatea eratzeko eskritura edo akta, haren estatutuak erantsirik, non ez den toki entitate bat.
Dirulaguntzak emateko prozeduretan pertsona juridiko baten izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoaren nortasun agiri nazionala eta, horrekin batera, Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko eman zaion ahalorde aski eta iraunkorra jasotzen duen eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan edo beste arau batzuetan ageri bada.
Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten agiriak.
Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen erantzukizunpeko adierazpena, edo horrelakorik eskatu ez duela dioen berariazko adierazpena, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz jakinarazteko konpromisoa ere.
Erantzukizunpeko adierazpena, ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako debekurik urratzen, eta ez dela ebazpen irmo baten bidez zehatua izan dirulaguntzak lortzeko aukerarik gabe geldituta.
Erantzukizunpeko adierazpena, eskualdeko lurralde osoari arreta emateko konpromisoa bere gain hartzen duela dioena. Entitate bat baino gehiago elkarrekin aurkeztuz gero, egindako elkartzea arautzen duen hitzarmena aurkeztuko da.
269/2018 Ebazpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen dirulaguntza batzuetarako 2018ko gastua baimentzen duena eta beste dirulaguntza batzuen oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 3. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: autoempleo@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: