Enplegurako eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko laguntzak, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak emateko

Nafarroako toki entitateek eta haien mendeko edo haiei loturiko entitateek eta, orobat, partzuergoek, irabazi asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek enplegurako eta toki garapenerako ekintzaileak kontratatzeko laguntza

Oinarrizko informazioa

  •  Nafarroako toki entitateak eta haien mendeko edo haiei loturiko entitateak
  • Ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eskualdeko lurralde osoan ematen dituzten partzuergoak, irabazi asmorik gabeko elkarteak eta fundazioak

Diruz lagunduko dira onuradunek kontratatzen dituzten enplegurako eta toki garapenerako agenteen soldaten kostuak eta Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioaren kostuak.

Gehieneko zenbatekoa urtean 28.300 eurokoa da lanaldi osorako kontrataturiko agente bakoitzeko. Lanaldi txikiago baterako kontratatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da.

Honako kostu hauek, berariaz, ez dira diruz lagungarriak:

  • Lan kontratua azkentzeagatiko kalte-ordaina
  • Hartu gabeko oporrak
  • Ordu osagarriak
  • Egindako eta kobratutako aparteko orduak
  • Soldatatik kanpokoak izanik, langileak egindako gastuen edo bestelakoen ordaina diren gainerako kostuak, konparazio batera, garraio gastuak, joan-etorrietako eta ostatuko dietak, etab

Kontratazio berrien eskaera

  • Toki garapenerako agenteen kontratuen zerrenda
  • Entitatea eratzeko eskritura edo akta, haren estatutuak erantsirik, non ez den toki entitate bat.
  • Dirulaguntzak emateko prozeduretan pertsona juridiko baten izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoaren nortasun agiri nazionala eta, horrekin batera, Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko eman zaion ahalorde aski eta iraunkorra jasotzen duen eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan edo beste arau batzuetan ageri bada.
  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten agiriak.
  • Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen erantzukizunpeko adierazpena, edo horrelakorik eskatu ez duela dioen berariazko adierazpena, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz jakinarazteko konpromisoa ere.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako debekurik urratzen, eta ez dela ebazpen irmo baten bidez zehatua izan dirulaguntzak lortzeko aukerarik gabe geldituta.
  • Lehenago Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik ez badu inoiz jaso, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, banku entitateak betea.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, eskualdeko lurralde osoari arreta emateko konpromisoa bere gain hartzen duela dioena. Entitate bat baino gehiago elkarrekin aurkeztuz gero, egindako elkartzea arautzen duen hitzarmena aurkeztuko da.
  • Ekintzailetza bultzatzeko emanen den zerbitzuaren memoria, laguntza hauek arautzen dituen deialdiaren 7. oinarriko 4.i atalean eskatutakoaren arabera.
  • Gainera, toki entitateak izanez gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:
    • Organo eskudunak proiektua onesteko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
    • Dagokion organoaren ziurtagiria, dirulaguntzarik gabe gelditzen den zatia finantzatzeko prestasuna adierazten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Adibidez: langile aldaketak, egozpen aldaketak, ordezkapenak, laneko bajak, etab.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Alberto Olaberri Barrena
Atarrabiako etorbidea, 1
31600 Burlata
Telefonoa: 848 425 843
Helbide elektronikoa: autoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time