Abelbideetan jarduketak egiteko baimena

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisiko edo juridikoak.
  • Toki-erakundeak.

Zer jarduketetarako eskatzen ahal den baimena:

  1. Abelbidearen trazadura aldatzeko.
  2. Nekazaritzakoak ez diren ibilgailu motordunekin zirkulatzeko.
  3. Abelbideetako fruituak edo produktuak aprobetxatzeko, aziendarako erabilgarri ez badira.
  4. Azpiegiturak eraikitzeko edo instalatzeko/mantentzeko jarduketak egiteko, altxonbide bat edo haren zortasun-eremua (3 metrokoa) igarotzen den lurretan.
  5. Abelbideak egokitu, mantendu eta hobetzearekin lotutako jarduerak, eraikuntzak eta instalazioak egiteko.
  6. Landaketak egiteko: linealak, haizetik babestekoak eta apaingarriak.
  7. Aldi baterako okupatzeko edo instalazio desmuntagarriak jartzeko.
  8. Abelbideetan dauden zuhaitzak moztu edo botatzeko.
  9. Bestelakoak.

Baliabide honen bitartez informazio eskaerak eta kontsultak ere egiten ahalko dira, bai eta abelbideak sailkatzeko edo mugatzeko eskaerak ere.

  • 1, 2, 3 eta 9 zenbakietako jarduketetarako, eskabidea aurkez daiteke Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, baimendu nahi den jarduera edo jarduketa zehazten duen memoria edo proiektuarekin batera (“Tramitatu” botoia).
  • Gainerako jarduketetarako (4, 5, 6, 7 eta 8 zenbakietako jarduketak), baimenak tramitatuko dira lurzoru urbanizaezineko baimenen prozedurari jarraituz.

 

Prozeduraren urratsak:

  • Analisia eta balorazioa; horietarako txosten osagarriak eskatzen ahalko zaizkie Foru Administrazioko beste alorrei, lurraldean izan daitezkeen eraginengatik. 
  • Ebazpena, eta jakinaraztea interesdunari eta udalari.

 

Kontuan hartu beharreko informazioa:

Erreferentziazko kartografia:

Abelbideei buruz kontsultatu daitekeen erreferentziazko kartografia baldintzatzen du udalerria sailkatua egoteak edo ez. Sailkatuta ez daudenak hutsik agertzen dira mapa honetan. Aurreko informazio-iturriaren arabera, erreferentzia honako hau litzateke:

Abelbideak seinaleztatzea

Tokiko ekimenek, bidezidorrak balorizatu nahian, albelbideen zatiak seinaleztatzeko egiten dituzten proiektuetan, honako erreferentzia hauei jarraitu beharko zaie:

  • Eskaera formularioa, beteta
  • Baimenaren xedeko jarduera edo jarduketa zehazten duen proiektua edo memoria.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Hemen ere aurkezten ahal da: Nafarroako Gobernuaren erregistroetan eta herritarren arretarako bulegoetan, eta 39/2015 Legean adierazitako beste edozein tokitan.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 61 15
Posta elektronikoa: comunales@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de actuaciones en vías pecuarias

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.