Ingurumen baimen integratua

Industria instalazio baterako ingurumen baimen integratua eskatzea eta instalazio hori aldatzeko asmoa jakinaraztea, aldez aurretik emandako ingurumen baimen integratuan aurreikusitako funtzionamendu baldintzetan aldaketak egin ahal izateko

Oinarrizko informazioa

Industria instalazio publiko eta pribatuak, abeltzaintzako ustiategiak barne, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 1. eranskinean zerrendatutako jardueraren bat egiten dutenak. 

Ekintza hauek egin daitezke:

  • Instalazio berrirako ingurumen baimen integratua ematea.
  • Ingurumen baimen integratua aldatzea, funtsezko aldaketaren ondorioz.
  • Ingurumen baimen integratua aldatzea, aldaketa nabarmenaren ondorioz.
  • Ingurumen baimen integratua aldatzea, osorik edo zati batean ixteko.
  • Ingurumen baimen integratua aldatzea, funtzionamendu aldaketen ondorioz.
  • Ingurumen-baimen integratua berritzea.
  • Ingurumen baimen integratua berrikustea, TEOetara egokitzearen ondorioz.
  • Ingurumen baimen integratua eguneratzea edo berrikustea.
  • Instalazioaren aldaketaren gaineko irizpena.
  • Proiektu baten exekuzioa hasteko epea luzatzea.
  • Ingurumen baimen integratuaren iraungipena.
  • Ingurumen baimen integratua azkentzea.
  • Proiektu bat abian jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpena.
  • Instalazioaren titular aldaketaren berri ematea.

Tasa sortuko da instalazio baten titularrak edo sustatzaileak administrazio prozedura hasteko eskaera aurkezten duen unean, zeina ez baita tramitatuko tasaren ordainketa egin arte.

Tasa kalkulatzeko, dagokion administrazio-prozeduraren oinarrizko tarifa hartuko da oinarri, bai eta aplikatu beharreko gehigarriak eta hobariak ere, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ingurumen baimen integratua eskatzeko:

Ingurumen baimen integratuaren aldaketa eskatzeko:

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren eskualdeko bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
Kutsaduraren Aurkako Prebentzio Atala
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 427 587
Helbide elektronikoa: jsantesg@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.