Mentor ikasgelak: arautu gabeko prestakuntzako ikastaroak internet bidez

Lineako 170 ikastaro baino gehiago, tutoretzarekin. Matrikula zabalik urte osoan

Oinarrizko informazioa

18 urtetik gorako pertsonak eta, salbuespen gisa, 16 urtetik gorakoak.

Internet bidezko urrutiko prestakuntza, irekia eta librea.

  • Irekia: matrikulatzeko baldintza bakarra adina da.
  • Malgua: matrikula urte osoan dago irekita, uztailean eta abuztuan izan ezik. Ikastaroa egin daiteke etxetik edota matrikula egin den Mentor ikasgelan bertan.
  • Hezkuntza Departamentuak eta Hezkuntza Ministerioak sinatutako aprobetxamendu ziurtagiria eskuratzen dute ikastaroa bukatuta ondoren ebaluazio proba presentziala gainditzen dutenek.
  • Tutoretza telematikoa: ikastaroko edukietan espezializatutako tutore batek dagozkion ikasleei lagunduko die, ebaluatuko ditu eta haien ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du. Posta elektronikoz erantzunen ditu egiten dizkioten galderak, 48 orduko epean gehienez.
  • Ikasgelako laguntza: ikastaroak egiteko eta bukaerako ebaluaziorako behar diren baliabideak ditu. Administratzaile bat du, ikasgelaren funtzionamenduaz, interesdunei aholkua emateaz eta ikastaroen matrikulazioaz arduratzen dena.
  • Matrikula: ikastaroek hilabeteko 24 euroko prezioa dute; hasierako matrikula bi hilabetekoa izanen da.

Gehiago jakiteko:

Kasu bakoitzean, dagokionaren arabera:

  • Hasierako matrikula-inprimakia eta ordainagiria, edo
  • Luzapena ordaintzeko inprimakia eta ordainagiria.

Tramitazioa

Epea: 25/02/01 - 25/11/30

Jarraibideak:

Ikastaroren bat egin nahi dutenek hurbilen duten Mentor irakasgelara joan beharko dute.

Hasierako matrikula:

  1. Hasierako matrikularen ordainketa-gutuna deskargatu behar da.
  2. Inprimakia bete eta banku batera joan behar da 48 euroko diru-sarrera egitera (ikastaroko 2 hilabeteri dagokiona). 
  3. Diru-sarreraren frogagiria Mentor ikasgelara eraman behar da, administratzaileak ikasleari ikastaroan alta eman eta tutorea esleitu diezaio.

Epea: 25/02/01 - 25/11/30

Jarraibideak:

Ikastaroa bukatzeko bi hilabete baino gehiago behar badira, matrikula 30 egun gehiago berritu beharko da.

  1. Luzapenaren ordainketa-gutuna deskargatu behar da.
  2. Bete eta 24 euroko diru-sarrera egin behar da banku batean.
  3. Diru-sarreraren frogagiria Mentor ikasgelaren administratzaileari eraman edo igorri behar zaio.

Harremanetan jartzeko

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa
Santo Domingo aldapa z.g.
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 427
Posta elektronikoa: epa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.