Garapenean nahasmendua duten edo izateko arriskua duten 0 eta 3 urte bitarteko haurrei eskaintzen zaizkien prebentzio-, ebaluazio- eta esku-hartze jardueretara bideratutako zerbitzua
0-3 urteko haurrei eta haien familiei zuzendutako zerbitzua, baldintza hauek betetzen badituzte:
Nafarroan bizi izatea.
Garapenaren edozein zailtasun, alterazio edo nahasmendu izatea edo horrelakorik izateko arriskuan egotea.
Baldintzak, ordutegiak eta erregulartasuna onartzeko familiaren konpromisoa.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Zerbitzua integrala da, lan egiten delako familiekin (beren eskumenetatik) eta adingabearekin esku hartzen duten pediatrekin, haur-eskolekin edo harekin dauden beste pertsona batzuekin koordinatuta.
Alde batetik, adingabearen bilakaera pertsonala hobetu nahi da, familia-gaitasunak indartuz. Bestetik, adingabearen gaitasunak eta gizarte-ingurunean duen parte-hartzea sustatu nahi dira.
Ezaugarriak:
Zerbitzu prebentiboa da, beraz, ez dago desgaitasun-maila aitortuta izan beharrik. Gainera, zerbitzu integrala da eta inplikatutako sektore guztien jarduketak koordinatzen dira: Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzua.
Atentzio anbulatorio bermatua ematen da urteko lanegun guztietan, astelehenetik ostiralera, udalerri hauetan: Iruña eta Iruñerria, Iparraldea, Altsasu, Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tutera.
Programaren hasierako fasean harrera eta lehen balorazioa eginen da, baita arreta plan pertsonalizatua diseinatu ere. Honek laguntza arloko premiak, xedeak, egin beharreko jarduerak eta haien intentsitatea jorratu beharko ditu.
Era berean, haurraren garapen ebolutiboaren eta familia-egoeraren jarraipena eginen da, baita esku-hartze mediko, psikologiko eta sozialarena ere, sei hilean behin.
Doako zerbitzua da, eta zerbitzu eta laguntza guztiekin bateragarria.
Prozeduraren urratsak:
Eskubidea aitortzen duen Ebazpenaren ondorioz, Banakako Esku-hartze Programa prestatzen da; programa horretan jasoko dira banakako balorazioan oinarritutako beharrezko helburuak eta jarduketak.
Laguntza Goiztiarreko Zentroak garatuko du Programa hori, Haur Garapeneko eta Laguntza Goiztiarreko Unitateen (HGLGU) bitartez. Zerbitzuarekin hasi aurretik, adingabearen tutorearekin adostuko dira edukiak eta ordutegiak, eta dagozkion baldintzak onartzeko agiria sinatuko da. Hilabete bateko epearen barruan emango zaio hasiera zerbitzuari.
Eskabidea familiak edo legezko tutoreak bideratzen badu, eskabide orokor edo berariazko inprimaki bidez egingo da (eskabide hori eskuragarri dago Nahitaezko Dokumentazioari dagokion atalean); inprimakia behar bezala bete eta honako lekuetako batean aurkeztu behar da:
Eskabidea osasun zerbitzuko profesional batek (pediatra, neuropediatra...) edo hezkuntza arloko profesional batek (haur eskoletako koordinatzaileak...) egiten badu, arrazoitutako txostenarekin batera bideratuko zaio eskabidea (Nahitaezko Dokumentazioari dagokion atalean eskuragarri dagoen bideratze-orriaren bitartez) Laguntza Goiztiarreko Zentroko Laguntza Goiztiarrerako Programaren Koordinatzaileari.
Ofizioz ere abiaraz daiteke prozedura, Laguntza Goiztiarreko Zentroaren beraren ekimenez.
Harremanetan jartzeko
Laguntza Goiztiarreko Zentroa (Iruña)
Concepción Benítez kalea, 12
31009 Iruña
Telefonoa: 848 425 451
Posta elektronikoa: centro.atencion.temprana@navarra.es
* Erreferentziako zentroa eta esku hartzeko zentroa (posta arruntez egiten badira, deribazioak bidaltzeko zentroa)
Laguntza Goiztiarreko Zentroa (Sarriguren)
Garajonai kalea, 49, behea
31621 Sarriguren
Telefonoa: 848 425 435
Posta elektronikoa: centro.atencion.temprana@navarra.es
Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.