Zerbitzu guztiak daude mendekotasun egoeran dauden pertsonei bideratuta, berezitasun partikular hauekin.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bermatutako zerbitzua, egokitasun irizpideak betez gero; eguneko 24 orduz eskaintzen da, urteko egun guztietan.
Behin betiko izaeraz edo denbora aldi jakin baterako eskain daiteke.
Aldi baterako egonaldiak eskaintzen dira ohiko ingurunean egoteko aukera errazteko eta zaintzaileei laguntzeko; era horretan, hainbat egoera iragankorri erantzuna ematen zaio, egoera hori zaintzaile nagusiari dagokiona izan (gaixorik dagoelako, ospitalean ingresatuta edo bestelako behar edo obligazio pertsonalengatik), zein erabiltzailearena izan (ebakuntza baten ondoren suspertzeko, gaixotasun larria duelako, gaixoaldietan aldi baterako egonaldiak egiteko). Salbuespen gisa, eta aurrez behar bezala arrazoituta, aurreikusita daude presazko eta aparteko beste egoera batzuk ere, hala nola, etxebizitza-kaleratzeak, hondamendi naturalak eta antzerako beste egoera batzuk. Kasu horietan, ebazpena emango da, aldi baterako egonaldia onartzeko edo ezezteko.
Egonaldiak 30 egunera artekoak izango dira, zaintzailearen atsedenagatik, eta hiru hilabetera artekoak, egonaldiaren arrazoia onuradunaren susperraldia eta/edo zaintzailea ospitalean egotea direnean.
Urte berean aldi baterako hainbat egonaldiz gozatzeko eskubidea duten pertsonek ezingo dute, guztira, ezarritako gehienezko denbora epea gainditu, ez bada behar bezala justifikatutako arrazoi larriengatik eta aurretiazko dagokion baimenarekin.
Behin dokumentazioa jaso ondoren, eta hala badagokio, aurretiazko balorazio ekonomikoa egingo da.
Ondoren, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia eskatzailearekin harremanetan jarriko da, etxebizitzan bertan balorazioa zein egunetan eta zein ordutan egingo den jakinarazteko.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Mendekotasuna duten Pertsonentzako Arretarako Banan-banako Programaren baliabidea izanik, kontuan hartuko dira mendekotasunaren balorazioa egiteko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta familia-unitatearen datu ekonomikoei buruzko informazioa.
Atal horretan daturik jasota ez balego, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko 39/2006 Legean ezarritako gutxieneko laguntza maila aplikatuko litzaioke.
62/2013 Foru Agindua, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
103/2011 Foru Agindua, hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena mendekotasunaren arretarako arloan.
82/2011 Foru Agindua, zerbitzuari lotutako prestazioen zenbatekoa ezartzen duena 2011. urterako.
1/2011 Foru Legea, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.
336/2009 Foru Agindua, ezgaitasuna duten pertsonei eta buru-eritasuna duten pertsonei laguntzeko aldi baterako egonaldi zerbitzuez nola baliatu arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
39/2006 Legea, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.
Tramitazioa
Eskaerak aurkeztea keyboard_arrow_down
Epea:
Profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzera bideratutako aldi baterako egonaldietarako izan ezik; kasu horretan, egoitzan sartu nahi den data baino hiru hilabete lehenago aurkeztu behar da eskabidea.
Jarraibideak:
Arreta eskaintzeko Banan-banako Programan ez bada jasotzen aldi baterako egoitzako laguntzaren beharra dagoenik, programa hori aldatzeko berariazko inprimakia beteta egingo da behar horren eskaera, aurrez aurre:
Eskubide Sozialetako Erregistroa
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña