Kanpoko prebentzio-zerbitzuak egiaztatzea eta erregistratzea

Lan-arriskuak prebenitzeko zerbitzuetan espezializatutako erakundeak egiaztatzea eta erregistratzea, zerbitzu horiek jasotzen dituen enpresatik kanpoko erakundeak, hain zuzen ere

Oinarrizko informazioa

Enpresetarako lan-arriskuak prebenitzeko zerbitzuak ematea xede duten erakundeak sortu nahi dituzten pertsonei.

Prebentzio-zerbitzu gisa egiaztatuak izan nahi duten espezializatutako erakundeek eskabidea egin beharko dute beren instalazio nagusiak kokatzen diren lurraldeari dagokion lan arloko eskudun agintaritzaren aurrean.

Eskabidea aurkeztu behar du erakundeak, lan-arriskuak prebenitzeko arloan kanpoko prebentzio-zerbitzuko jarduera gauzatzeko baliabide pertsonal eta material egokiak dituela egiaztatzeko beharrezko dokumentazioarekin batera.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 925
Posta elektronikoa: spreverl@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.