Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonendako akreditazioa, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroetan sar daitezen

Zentro horietan sartzeko behar den akreditazioa emateko da

Oinarrizko informazioa

Gizarte-bazterketa egoeran daudenak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Lanerako adina izatea eta kontratatua izateko legezko baldintzak betetzea.
  • Enplegu normalizatura iristeko zailtasunak izatea eta horiek gainditzeko aitzinetik ikasi behar izatea lan munduan sartu aurreko ohiturak.
  • Bazterketaren adierazleetan agertzea horiek gainditzen ahal direla akonpainamendu sozialaren bidez, enplegu normalizatuan sartu ahal izateko.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko zentro batek proposatua izatea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik hara igorri ondotik.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak jakinaraziko dio interesdunari akreditazioa aldekoa izan den ala ez.

Prozeduraren urratsak:

Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalak, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostena jaso eta gero, txostena emango du, gizarte-bazterketa egoeraren egiaztapenaren aldekoa ala kontrakoa, eta gizarteratze eta laneratze zentroari bidaliko dio, azken horrek erabaki dezan beharrezkoa den ala ez akreditazioa ematea.

  • Eskatzaileren egoera ezagutu eta ebaluatu ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena, gizarte-bazterketako egoera baloratzeko.
  • Gizarteratze eta laneratze zentroak emandako txostena.

69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskatzailearen bizilekuari dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuan.

Harremanetan jartzeko

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako
Zuzendaritza Nagusia
González Tablas, 7
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.