Etxegabeentzako harrera-zerbitzua

Harrera egitea eta gauez ostatu ematea etxerik ez dutenei edo etxera sartu ezin direnei eta oinarrizko premia horiek berdintzeko baliabiderik ez dutenei

Oinarrizko informazioa

Etxerik gabeko 18 eta 65 urte arteko pertsonak, baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Karrikan egotea, larrialdi sozialeko eta ahultasun handiko egoeran
  • Foru Komunitatean arretarako dauden baliabideetako edozeinek igortzea edo zentroetako talde arduradunek horren egokitasuna baloratzea
  • Zerbitzua irekita dago 21:00etatik 08:00etara, urteak dituen egun guztietan. Zerbitzu bermatua da.
  • Erreferentziazko oinarrizko eremuan kokatuta dagoen zentroan, aterpetxean edo hotel-establezimenduan ematen da.
  • Zerbitzuaren eskumena udalarena da.
  • Argibide gehiago

Larrialdietarako zerbitzua denez, ez da agiririk aurkeztu behar.

69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskaera toki hauetariko batean egin behar da:

Harremanetan jartzeko

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako
Zuzendaritza Nagusia
González Tablas, 7
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 902 165 170 / 848 426 900
Faxa: 948 240 108
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.