Abeltzainen bulego birtuala

Hainbat tramite internet bidez eskatzeko edo kontsultatzeko aukera ematen du: abereen jatorri- eta osasun-gidak, abeltzaintzako ustiakuntzako liburuak, animalien altak, identifikaziorako arrakadak, etab.

Oinarrizko informazioa

Beraien jarduera Nafarroako Foru Erkidegoan gauzatzen duten abeltzainak eta haien ordezkariak.

Aplikazio honen bitartez, abeltzainak ondorengo tramiteak egin ahal izango ditu web bidez:

  • Abelburuen leku-aldaketetarako jatorri-gidak eskatzea
  • Animalien sarrerak baieztatzea
  • Ustiatze-liburua eta alten eta bajen liburua
  • Excel-era esportatzea
  • Behien, ardien eta ahuntzen jaiotzak komunikatzea eta behiak identifikatzeko agiria (BIA) inprimatzea
  • Behientzako, ardientzako, ahuntzentzako eta zaldientzako arrakadak eta/edo mikrotxipak eskatzea
  • Fakturazioa, emandako arrakadak edo lekualdaketak kontsultatzea
  • Urteko zentsuak eguneratzea
  • Animalien gorpuak landan uzteko baimena eskatzea
  • Etab.

Aplikazio honen bitartez, abeltzaintzako ustiategi baten titularra zuzenean sar daiteke bere ustiategiarekin lan egitera:

  • Zuzenean, bere sinadura digitala edo Cl@ve
  • Eskatzailea abeltzainaren ordezkaria bada, aldez aurretik eta oro har, egiaztatu egin beharko du haren ordezkaria dela Ordezkaritza hori abeltzainak emango dio, ondoren zehazten dena beteta eta erantsita:

Dokumentazio hori Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro-bulegotan edo Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren Alorreko Bulegoetan aurkez daiteke.

Ordezkaritza indargabetzeko, abeltzainak egin beharko du eskaera, eskabide orokor bidez.

Programaren erabiltzailearen eskuliburua kontsulta dezakezu.

Aplikazioak behar bezala funtziona dezan eta agiriak deskargatu ahal izateko, jarrai itzazu ezarpenei buruzko zure nabigatzailearen gomendioak; hemen deskarga ditzakezu.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Animalia Ekoizpenaren Alorra
Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa
Gonzalez Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefono zenbakiak: 848 424 814 / 848 426420
Faxa: 848 423 932
Helbide elektronikoa: produccion.animal@navarra.es

Gai informatikoak konpontzeko, hona jo dezakezue:
Telefonoa: 948 013 575
Helbide elektronikoa: sotecgan@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Identificación y movimiento de animales (guías sanitarias)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time