Descárgate la app
Control por monitorización
NPEren laguntzak eskatzen dituzten azaleren monitorizazio bidezko kontrola
Sistema horrek akatsak zuzentzeko eta laguntzen ordainketan zigorrak saihesteko aukera ematen du
NPEren laguntzak Nafarroako zein azaleretarako eskatzen diren, haiek monitorizazio bidez egiaztatzen dira, eta horrek akatsak zuzentzea eta zigorrak saihestea ahalbidetzen du.
Azaleren monitorizazioa egiaztapen jarraitu eta automatikoko sistema bat da eta oinarritzen da eskatzaileak aitortutakoaren eta Sentinel sateliteko irudietan ikusitakoaren arteko konparazioan.
Gorabeheraren bat detektatzen denean, nekazariek atzemandako desorekak zuzendu ditzakete, laguntzen ordainketak murriztu gabe, monitorizazioaren emaitzak eskaintzen duen alarma-sistemari esker.
Sistema hori eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da nekazariek eskura dituzten aplikazioak erabiltzea eta adierazpen grafiko zehatza egitea, landako laboreen errealitatearekin bat datorrena, eta SIGPAC eguneratuta edukitzea.
Zer laguntza kontrolatzen dira monitorizazio bidez?
Nafarroan monitorizazio bidez kontrolatzen dira laguntza mota hauek:
- Errentaren Oinarrizko Laguntza, jasangarritasunerako.
- Errentaren laguntza birbanatzaile osagarria, jasangarritasunerako.
- Nekazari gazteentzako errentaren laguntza osagarria
- Karbono nekazaritzako eta agroekologiako ekoerregimena:
- larratze estentsiboa, belarra moztea eta biodibertsitatea larre hezeetan eta larre mediterraneoetan.
- Lehorreko laborantzako lurretan txandakatzea eta zuzeneko ereintza.
- txandakatzeak eta zuzeneko ereintza lehorreko laborantzako lur hezeetan eta laborantza ureztatuko lurretan.
- Karbono nekazaritzako erregimena: landare-estalkiak eta estalki geldoak zurezko laboreetan, lur lauetan, malda ertaineko lurretan, malda handiko lurretan eta zapaldetan.
- Agroekologiako ekoerregimena: Alorretako biodibertsitate-espazioak eta labore iraunkorrak.
- Landare-jatorriko proteinen produkzio jasangarriari lotutako laguntza. Proteina-plana.
- Arrozaren ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.
- Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.
- Transformaziorako tomatearen ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza.
- Desertifikazio arriskua duten eremuetan fruitu lehorrak ekoizten dituztenei lotutako laguntza.
- Zailtasun espezifikoak eta ingurumen-balio handiak dituen olibadiari lotutako laguntza.
NPEn eskatzen diren Landa Garapenerako Laguntzak:
- Muga naturalak dituzten eremuak
- Nekazaritza ekologikoa
- Abeltzaintza sistema jasangarriak
- Mediterraneoko nekazaritza sistema jasangarriak
- Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpena
Baldintza indartuak
- NIBEa. Larre iraunkorretako mantentze-lanak
- 7. NIBEa. Laboreak txandakatzea
- 8.1. NIBEa. Azaleretara edo elementu ez-produktiboetara bideratutako nekazaritza-azaleraren gutxieneko ehunekoa, eta
- 9. NIBEa. Ingurumenari dagokionez sentikorrak diren larre iraunkorrak Natura 2000 guneetan eraldatzeko edo goldatzeko debekua
Zer aplikazio erabili behar dira monitorizazioa egin ahal izateko?
Gailu mugikorretarako aplikazioak. Doakoak dira eta Play Storen eskuragarri daude Android mugikorretarako.
- SGAapp. Laguntzen espedienteak kontsultatzeko aukera ematen du. Aplikazioaren eskuliburua
Web aplikazioa. Herritarraren Ataria aplikazioak laguntzen espedientea kontsultatzeko, alegazioak aurkezteko eta abarrerako aukera ematen du.
Nola identifikatu?
Aplikazio hauetako edozeinetan identifikatzeko, kredentzial digital hauetako bat erabili behar duzu:
- CIP. Kode bakarra eta pertsonala da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak esleitzen die kodea NPEren eskatzaileei. Helbide honetara mezu bat bidaltzeko eska daiteke: sarentas@navarra.esedo ondoko telefonora joz: 848 424 959.
- Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emana, inolako kosturik gabe, Internet bidez identifikatzeko eta izapideak modu seguruan egiteko. Kontsultatu ziurtagiri digitala nola lortu
- Cl@ve. Espainiako Gobernuaren sistema, administrazioaren aurrean identifikatzeko eta izapideak Internet bidez modu seguruan egiteko aukera ematen duena. Kontsultatu nola lortu cl@ve
Ziurtagiri digitala
¿Cómo identificarte?
Para identificarte en cualquiera de estas aplicaciones, tienes que utilizar una de estas credenciales digitales:
- CIP. Es un código único y personal que el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente asigna a los y las solicitantes de la PAC. Se puede solicitar enviado un correo a sarentas@navarra.es o en el teléfono 848 424 959.
- Certificado digital. Expedido por la Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, sin coste alguno, con el que identificarse y realizar trámites de forma segura a través de Internet. Consulta cómo obtener el certificado digital
- Cl@ve. Sistema del Gobierno de España que permite identificarse ante la Administración y realizar trámites de forma segura a través de Internet. Consulta cómo obtener cl@ve
Alarma-sistemak nola funtzionatzen duen
Alarma-sistemak semaforo gisa funtzionatzen du. Eskatutako laguntza bakoitzerako eskatutako baldintzak betetzen diren ala ez kontuan hartuta, esparruak honela banatuko dira:
- Partzela berdez: Zuzena. Sateliteak adierazitakoa berretsi du.
- Partzela horiz: Zalantzazkoa. Informazio gehiago behar da, ez baitago ebidentzia eztabaidaezinik.
- Partzela gorriz: Baztertutakoa. Ez dira betetzen eskatutako baldintzak.
Monitorizazioa prebentziozkoa da. Horregatik, intzidentziak (emaitza horiak eta gorriak) eskatzaileari jakinarazten zaizkio, hark konpon ditzan abuztuaren 31 baino lehen eta ordainketen murrizketak edo zehapenak saihets ditzan. Komunikazioak gutun bidez bidaltzen dira, baina, horrez gain, abisuak jasotzen ahalko dira sms, posta elektroniko edo SGAFot aplikazioaren bidez.
- Nekazariaren eta administrazioaren arteko komunikazioei buruzko informazio gehiago
- Monitorizazio-prozesuari buruzko informazio gehiago
Nola zuzendu okerreko adierazpenak
Okerreko adierazpenak zuzentzeko, eskatzaileak eskaera bakarra aldatu behar du, lurraren errealitatera egokitzeko, NPE izapidetu zion erakundearen bidez edo Herritarraren Atarian sartuta.
Adierazpena zuzena bada, eskatzaileak bere adierazpenaren baliozkotasunari eusten dioten argazki geoerreferentziatuak aurkeztu beharko ditu, SGAFot aplikazioaren bidez.