Baremoa, etxebizitza babestuak esleitzeko

Erroldan duzun posizioa zure egoera pertsonalaren eta etxebizitzaren arabera lortutako puntuazioaren araberakoa da, etxebizitza babestu bat eskuratu ahal izateko. Horri baremoa esaten zaio. Baremoa ez da berdina alokairuaren eta erosketaren kasuan (aurrezpen ekonomikoarengatik). 

BALORATZEN DIREN ALDERDIAK EMANDAKO PUNTUAZIOA
   
Etxebizitza-premia Gehienez 55 puntu
A. Eskatzaile eta ardurapeko adingabe bakoitzeko.  7 puntu
B. Etxebizitza desegokia edo egokitu gabea izatea. 10 puntu

C. Alokairuan bizitzea Alokairuko sistema publikoaren barruan. Alokairu-sistema publikoaren barnean zaudela lertuko da baldin eta egoera hauetako batean bazaude:

  • Alokairuko etxebizitza babestu batean bizi bazara, partikularren arteko kontratuak barne, ikus-onetsiak badaude.
  • Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen alokairu-poltsako etxebizitza batean bizi bazara.
  • David edo Emanzipa laguntzak jasotzen badituzu.
10 puntu
D. Alokairuan bizitzea sistema publikotik kanpo   5 puntu
E.  Beste familia-unitate batekin bizitzea 2 puntu
F.  Lagatako, partekatutako edo kontraturik gabeko etxebizitza batean bizitzea  2 puntu
Garrantzitsua: B, C, D, E eta F ataletako puntuazioak ezin dira metatu.  
   
Azken hamar urteetan Nafarroako udalerri batean etengabe erroldatuta egotea  Gehienez 8 puntu
4 urte baino gehiago    4 puntu
8 urte baino gehiago 8 puntu
   
Guraso bakarreko familia Gehienez 7 puntu Gehienez 7 puntu

Nafarroako guraso bakarreko familiaren titulartasun ofiziala indarrean izatea 

7 puntu

   
Aurrezpen ekonomikoa – Erosketa-erregimenean bakarrik aplikatzen da Gehienez 15 puntu
Azken bost urteetako edozeinetan, aurrezki-kontu, kontu korronte, gordailu edo antzeko finantza-produktu baten titularra izatea, Dagokion urteko abenduaren 31n, 10.000 euroko edo gehiagoko saldoa izan beharko du horrek.  3 puntu urteko

 

Ohar garrantzitsua: lortutako puntuazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan erregistratua duzun informazioa, etxebizitzak esleitzeko prozesua hasten den eguneko 00:00etan. Horregatik, garrantzitsua da eguneratuta edukitzea prozesu bakoitza hasten denean. Informazioa eguneratzeko, etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan sartu beharra duzu.