Descárgate la app
Arau-esparrua
Lankidetzako eragileentzako arau-esparrua eta dokumentu interesgarriak
- Araudia
- Nafarroako lankidetzaren plangintza
- Garapenerako Hezkuntzaren estrategia sektoriala
- Kudeaketa memoriak
Araudia
Foru araudia:
- 5/2001 Foru Legea, Nafarroako Garapenerako Lankidetzari buruzkoa (4/2010 Foru Legeak aldatua)
- 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa
- 2/1998 Foru Legea, Nafarroako Boluntariotzari buruzkoa
- 213/2011 Foru Dekretua, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena
Araudi komuna::
Nafarroako lankidetzaren plangintza
Nafarroako Lankidetzaren I. Plan Zuzentzailea (2007-2010) abian jarri zen garapen-bidean dauden herrialdeetan inpaktu handiagoa sortzeko, aldi horretan Nafarroako Gobernua halakoekin lankidetzan aritzen baitzen, giza garapen jasangarriari eta genero-ikuspegiari lotuta. Plan hori eta kanpoko ebaluazioa gauzatu ondoren, plangintza estrategikoaren ziklo berri bati ekin zitzaion.
Orduan, Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailea prestatzeari ekin zitzaion. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluan egin zen, eta GGKEek, erakunde sindikalek, udalerrien eta kontzejuen ordezkariek, unibertsitateek, Administrazioak berak eta gaian adituak diren pertsonek parte hartu zuten. Azken testua berrikusi zuten, eta ekarpenak eginez aberastu zuten. Dokumentu hauek aldi horretan gauzatutako partaidetza- eta adostasun-prozesuaren zati bat jasotzen dute:
- Ildo estrategikoak (PDF, 795 KB)
- Eragileak eta tresnak (PDF, 551 KB)
Garapenerako Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailea abian jarri zen 2011tik 2014ra Garapenerako Lankidetzaren arloko gidalerroak ezartzeko. Hainbat inguruabarren ondorioz, eta plangintza-tresna berririk ez zegoenez, II. Plan Zuzentzaile hori 2015. eta 2016. urteetarako luzatu zen, eta, beraz, 2011-2016 aldirako ebaluatu zen:
- Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailea 2011-2014 (PDF, 1,37 MB)
- Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Zuzentzailearen ebaluazioa 2011-2016 (PDF, 0,97 MB)
Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailea 2021-2024 (PDF, 4,1 MB)
Garapenerako Hezkuntzaren estrategia sektoriala
Garapenerako Hezkuntza Batzordearekin koordinatuta egina.
Garapenerako Hezkuntza estrategia sektoriala (PDF, 572 KB)
Kudeaketa memoriak
Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atalak memoria bat argitaratzen du urtero, azken ekitaldian egindako jarduera jasotzen duena.
- 2024ko kudeaketa memoria (PDF, 2,1 MB)
- 2023eko kudeaketa memoria (PDF, 1,9 MB)
- 2022eko kudeaketa memoria (PDF, 2,2 MB)
- 2021eko kudeaketa memoria (PDF, 1,23 MB)
- 2011-2020ko kudeaketa memoria (PDF, 2,70 MB)