Behin helburuak argi dituzula, diseinatu enplegua bilatzeko eman beharreko urrats guztiak eta egin behar dituzun ekintza guztiak.
Zein atetara deitu dezakezu? Ezagutu zein bidetatik bilatu dezakezun lana.
arrow_downward
1
Hasi aurretik, ezarri zein diren zure tarteko helburuak
Ordena eta plangintza egokiak lagunduko dizute lana bilatzerakoan arrakasta izaten. Orain, zure bilaketaren buru izateko unea da. Horretarako, definitu tarteko helburuak eta haiek lortzeko eginen dituzun ekintzak.
Helburu eta ekintza horiek honelakoak behar dute:
Berariazkoak. Saiatu zehatzak izan daitezen eta interpretazioari tarterik utz ez diezaioten. Ongi definituta dago helburua edo/eta ekintza?
Neurgarriak. Jakiteko noiz lortu duzun helburu bat, beharrezkoa da zenbakiak, datak, denborak edo antzekoak zehaztea.
Lorgarriak. Ezinezko helburuak finkatzeak etsipena baizik ez dakar. Jartzen dituzun helburuek erronka izan behar dute, baina errealistak izan behar dute.
Garrantzizkoak. Zure ekintza-planeko ekintzek bat egin behar dute zure helburuarekin, eta garrantzizkoak izan behar dute.
Aldi baterakoak. Zehaztu denbora-eskala bat ekintza bakoitza gauzatzeko, nahiz eta gerora berrikusi beharra izan, prozesuak aurrera egin ahala. Denbora-muga horrek lagunduko dizu motibazioari eusten.
2
Prestatu lana bilatzeko zure agenda
Erabili agenda bat jarraipena egiteko, enplegu-bilaketan izandako aurrerapena eta egindako ekintzak ebaluatzeko.
Horrela, egin dituzun ekintzen gaineko kontrola egiten ahalko duzu, adibidez: zenbat harreman egin dituzun, zenbat autohautagaitza egin dituzun, zenbat eskaintza eskatu dituzun eta zenbatetatik erantzun dizuten, zenbat elkarrizketa egin dituzun...
Agenda edo koaderno arrunt eta tradizionala izan daiteke, non eguneroko ekintzak apuntatuko baitituzu.
Bestela, web-baliabideak edo aplikazioak erabiltzen ahal dituzu zure jarraipen-agenda egiteko: Google Calendar, Trello, Microsoft To Do...
Beste baliabide bat: Symbaloo. Online tresna bat da, webgune eta baliabideetarako estekak antolatzeko eta kudeatzeko aukera ematen duena. Ikono bakoitzak esteka bat irudikatzen du, eta, horrela, azkar sartu zaitezke enplegu-bilaketa aktiborako iturri eta tresna erabilgarrietara.
Agendari esker, denbora-ebasleak agerian jartzen ahal dituzu. Halako jarduera, egoera edo pertsonek denbora galarazten dizute, eta enplegua bilatzeko helburutik aldentzea eragiten. Orduak zertan ematen dituzun ohartzea baliagarria izan daiteke eguna ez dadin joan jarduera emankorrik egin gabe.
3
Enplegua bilatzeko bideak
Enplegua bilatzeko bideak lagungarriak izanen zaizkizu lan-aukerak aurkitzeko, enplegatzaile posibleekin harremanetan jartzeko eta zure sare profesionala zabaltzeko.
Garrantzitsua da enplegua bilatzeko iturriak ezagutzea, zure egungo egoerara eta helburu profesionalera hobekien egokitzen direnak erabili ditzazun. Informazio hori PDF formatuan deskargatu dezakezu (1,1 MB).
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NL-NEZ), orientazioko, prestakuntzako, lan-aholkularitzako eta lan-eskaintzako zerbitzuak eskuratu ditzakezu. Gainera, honako hauei buruzko informazioa eta zerrendak ere aurkituko dituzu:
Enplegu publikoa.
Enplegu-atariak.
Aldi baterako laneko enpresak (ABLE).
Hautaketako aholkularitza-enpresak.
Enplegu-agentziak.
EURES sarea: Enplegua atzerrian. Europan lan egitea.
Ekintzailetza: Nafarroako ekintzailetzarako gida.
Gure aplikazioa ere deskargatu dezakezu, enplegu-eskatzaile gisa izena eman ondoren, hemen:
Enplegua bilatzeko beste bide batzuk: lan-poltsak, enpresen webguneak, enplegu-azokak, sare sozial profesionalak (LinkedIn, Xing...), lanbide-elkargoak, komunikabideak, aplikazio mugikorrak eta adimen artifiziala.
4
Harreman-sarea
Harreman-sarea harreman pertsonal eta profesionalen multzoa da, enplegua aurkitzeko, informazioa trukatzeko edo aholkularitza jasotzeko baliatzen ahal duzuna.
Estatistiken arabera, lanpostu hutsen % 80 ez dira argitaratzen; hortaz, harreman-sare ona izatea lagungarria da aukera “ezkutu” horiek eskuratu ahal izateko.
Sare on bat izateko, beharrezkoa da ez soilik harreman asko izatea, baizik eta harreman horiek ongi kudeatzea. Hona hemen hori eraginkortasunez lortzeko gakoak:
Segmentatu zure kontaktuak. Zure kontaktu guztiek ez dute balio bera zure bizitza profesionaleko etapa bakoitzean. Ikasi kontaktuak kategorizatzen, zure egungo helburuetarako duten garrantziaren arabera.
Aurkitu zein hutsune dituen zure sareak. Alegia, detektatu ea arloren batean sarea zabaldu beharra duzun.
Egin etengabeko jarraipena. Egon harremanetan erregulartasunez, bai zure aurrerapenak partekatzeko, bai, besterik gabe, agurtzeko. Ez utzi harremana hozten.
Indartu egungo harremanak. Ezarri oroigarri bat zure egutegian, garrantzitsuenak direnekin aldian behin harremanetan jartzeko.
Saiatu zure sarea zabaltzen. Zenbat eta pertsona gehiago ezagutu eta harremanetan egon, orduan eta aukera gehiago izanen dituzu lan-aukera berriak eskuratzeko. Horregatik, interesgarria izan daiteke zure harreman-sarea zabaltzea. Zein pertsona edo profesional mota izan daitezke baliotsuak zure helburu profesionaletarako? Zein urrats egin ditzakezu pertsona horiekin harremana hasteko?
Trukatu balioa. Harreman-sarean ez da soilik jasotzen, eman ere egin behar da. Eman laguntza, trukatu informazio baliagarria edo jarri harremanetan beste pertsona batzuk haien artean.Horrek zure harremanak indartuko ditu.
Bilatu al dituzu inoiz zure izen-abizenak Interneten? Egin proba!
Ziur aski, bilatzailearen lehen emaitzetan zure sare sozialak agertuko dira. Kontuan izan: kasu gehienetan, zure curriculuma irakurri ondoren eta zurekin harremanetan jarri aurretik, hautapen-prozesuaren arduradunek Interneten bilatuko zaituzte, eta informazio hori arakatuko dute zuri buruz pixka bat gehiago jakiteko. Hausnartu:
Sareak esaten al du ezer zuri buruz, esan behar ez lukeenik?
Falta al da zuk hor agertzea nahi zenukeen zerbait?
“Kanpotik” zeure burua ikusiko bazenu, ezezaguna bazina bezala, zein iritzi izanen zenuke zuri buruz?
Aholkuak:
Berrikusi lana bilatzeko erabiltzen duzun helbide elektronikoa: Irudi profesionala ematen du? (adibidez: kutxikutxi@gmail.com).
Zaindu zein argazki dituzun LinkedInen, WhatsAppen... Eduki irudi koherentea eta profesionala haietan guztietan.
Ezarri zure profilaren pribatutasun-mailak.
Zertan nabarmentzen zara langile gisa? Identifikatu zure indarguneak eta balioak, eta nabarmendu itzazu zure harremanetan.
Zaindu hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Zenbait xehetasunek desberdintasuna markatzen dute: eskua ematea, begietara begiratzea, entzuten jakitea...