Descárgate la app
Lana bilatzeko aurkezpen gutuna - nafarroa.eus
arrow_upward
Diseinatu zure aurkezpen-gutuna
Diseinatu zure aurkezpen-gutuna
Aurkezpen- edo motibazio-gutuna curriculum vitaearekin batera aurkezten da lan-eskaintza batera aurkezten zarenean.
Helburua da zeure burua labur aurkeztea eta aditzera ematea zein diren zure motibazioak eta zergatik zaren egokia lanposturako.
Aurkezpen- edo motibazio-gutuna curriculum vitaearekin batera aurkezten da lan-eskaintza batera aurkezten zarenean.
Helburua da zeure burua labur aurkeztea eta aditzera ematea zein diren zure motibazioak eta zergatik zaren egokia lanposturako.
1
Gutuna idatzi aurretik
Funtsezkoa da prestaketa-urrats batzuk egitea:
- Zeure burua ezagutzea. Definitu zure gaitasunak eta esperientzia, eta zertan datozen bat lanpostuarekin. Hemen duzu informazio gehiago.
- Ikerketa. Ezagutu enpresa sakon, zure mezua haien beharretara egokitzeko.
- Pertsonalizazioa. Egokitu gutun bakoitza eskaintza espezifikora edo enpresara, autohautagaitzen kasuan.
2
Gutun motak
- Lan-eskaintza baterako gutuna. Eskaintza zehatz bati erantzuten diozunean, garrantzitsua da gutuna egokitzea lanpostuaren betebehar eta eskakizunetara.
- Autohautagaitzako gutuna. Zure profila enpresa bati proposatzen diozunean, eskaintzarik ez badago ere, azaldu zer balio ematen ahal diozun enpresari.
- “LinkedIn eskaerako” gutuna. Mezu laburra, plataforma profesionalen bidez lehen harremana ezartzeko.
3
Nolakoa izan behar du egiturak?
- Aurkezpena: zergatik ari naiz idazten? Sarrera laburra eta idazteko arrazoia.
- Azalpena: zer ekarpen egin dezaket? Nabarmendu zure gaitasunak eta motibazioak.
- Amaiera. Adierazi elkarrizketa bat izateko interesa duzula.
Adibidez: “Zuregana jotzen dut YYYYY enpresako XXXX lanpostuan interesa dudala adierazteko..
__________ arloan ditudan trebetasunei esker, ____________ ekartzen ahal diot lanpostu honi.
Honekin batera nire curriculuma bidaltzen dizut, kontuan har dezazun, eta zure esanetara naukazu elkarrizketa bat egiteko”.
4
Gutuna eta CVa posta elektronikoz bidali behar badituzu...
Honako hau garrantzitsua da:
- Adierazi mezuaren gaian zein eskaintzatarako den zure hautagaitza.
- Aurkezpen-gutunaren edukia aprobetxatu dezakezu mezuaren gorputzean.
- Oroitu aurkezpen-gutuna erantsi behar duzula CVarekin batera.