Descárgate la app
Curriculum vitaea prestatzeko gakoak - nafarroa.eus
Curriculum vitaea prestatzeko gakoak
Jakin ezazu zer sartu zure CVan, enplegua bilatzeko tresna nagusia baita.
Erabili gure laguntza-tresna zure lan-esperientzia eta prestakuntza laburbiltzeko.
Jakin ezazu zer sartu zure CVan, enplegua bilatzeko tresna nagusia baita.
Erabili gure laguntza-tresna zure lan-esperientzia eta prestakuntza laburbiltzeko.
- CVa da enpresa batek zutaz izanen duen lehen irudia.
- Hautatzaileei lagunduko die jakiten zer trebetasun eta gaitasun dituzun, eta bat egiten ote duten lanpostuaren betekizunekin.
- Agerian jartzen du zure ibilbide eta bilakaera profesionala. Egin dituzun lanak zerrendatzean, agerian jar ditzakezu aurrerapen profesionala, hartutako erantzukizunak eta abar.
- Nolako balioa duzun adierazten du. CVak aukera ematen dizu komunikatzeko zer eman diezaiokezun enpresari. Zure lorpenak eta funtsezko gaitasunak nabarmentzean, erakuts dezakezu nola laguntzen ahal dioten zure trebetasunek erakundeari.
- Izen-abizenak.
- Argazki egokia.
- Helburu profesionala: lortu nahi duzun lanpostua.
- Harremanetarako datuak: telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, LinkedIn, bideocurriculumerako esteka...
- Profil profesionala: profesional gisa nor zaren azaltzen duen laburpen txikia, non aipatzen baitira zure funtsezko trebetasunak, esperientzia garrantzitsua eta laneko helburuak.
- Esperientzia profesionala: lanpostuaren izena, lan egindako aldia, betetako funtzioak...
- Prestakuntza akademikoa eta osagarria: helburu profesionalerako garrantzitsua den prestakuntza lehenesten eta erakusten du.
- Gaitasun digitalak eta hizkuntzak.
- Beste datu interesgarri batzuk: gidabaimena, norberaren ibilgailua, mugigarritasun geografikoa, bidaiatzeko prestasuna, lotutako zaletasunak, boluntariotza...
ATS bat iragazki bat da, adimen artifizialean oinarritua, eta hari esker enpresek aukera dute curriculum kopuru handiak kudeatzeko. Garrantzitsua da ATSak kontuan hartzea curriculuma egiten duzunean; izan ere, halako sistemetara egokitu ezean, gerta daiteke zure CVa baztertzea pertsona batek berrikusi aurretik.
Webgune batean enplegua eskatzen duzunean, zenbait ebidentzia edo zantzuk laguntzen ahal dizute jakiten ea webgune horrek ATS sistemak erabiltzen dituen: “Bidali nire CVa” botoia (edo antzekoa) sakatzean, begiratu zer webgunetara bidaltzen zaituen. URLan edo webgunean ePreselec, Avature, Bizneo, Taleo, SuccessFactors, Kenexa, Workday, Jobvite, Greenhouse edo antzeko izenak agertzen badira, ATS sistema batera sartzen ari zaren seinale argia da.
CVak ATS sistemen arabera egiteko aholkuak:
- Erabili gako-hitzak. Ziurtatu lan-eskaintzaren deskribapeneko gako-hitzak zure CVan ere sartu dituzula, betiere baldintzak betetzen badituzu. Adibidez, enpresak “banatzailea” gako-hitza ezarri badu eta zure CVan “mezularia” edo bestelako hitz bat agertzen bada, ez du gaindituko ATS sistemen lehen iragazkia.
- Gako-hitzak lehenago betetako lanpostuetakoak izan daiteke, baina enpresak iragazkiak ezar ditzake bizilekuaren, posta-kodearen eta esperientzia-urteen arabera, besteak beste.
- Formatu soila. Ez erabili diseinu konplexurik, hala nola grafiko, taula edo zutaberik; izan ere, ATS batzuek ezin dute halakorik interpretatu.
- Ez erabili irakurtzeko zailak diren letra-tipoak. Letra etzana edo diseinu handia duten letra-tipoak maiz erabiltzen badituzu, irakurgarritasuna zaildu daiteke.
- Informazio argia. Antolatu zure datuak modu argi eta antolatuan (adibidez, “Lan-esperientzia”, “Trebetasunak”), sistemak erraz aztertu ahal izan ditzan.
- Eguneratu eta egokitu etengabe. Zure CVak eguneratuta eta enplegu-eskaintza bakoitzera egokituta egon behar du, ziurtatzeko deskribapeneko gako-hitzak erabiltzen dituzula.