Descárgate la app
Lana bilatzeko hautaprobak - nafarroa.eus
Hautaprobak
Enpresa batek lanpostu baterako egokiena den pertsona hautatu behar duenean, prozesu bat egin ohi du.
Deskubritu zer tresna erabiltzen dituzten enpresek zure gaitasun intelektualak, teknikoak eta zeharkakoak agerian jartzeko.
Enpresa batek lanpostu baterako egokiena den pertsona hautatu behar duenean, prozesu bat egin ohi du.
Deskubritu zer tresna erabiltzen dituzten enpresek zure gaitasun intelektualak, teknikoak eta zeharkakoak agerian jartzeko.
Zer neurtzen dute? Inteligentzia logikoa eta gaitasun intelektualak, hala nola hitzezko gaitasuna, zenbakizkoa, espaziala...
Proba motak:
- Arrazoiketa logikoa: informazioa antolatzea, ondorioak ateratzea eta konponbideak azkar bilatzea.
- Zenbakizko gaitasuna edo/eta zenbakizko arrazoiketa: kalkuluak, problema matematikoak...
- Hitzezko gaitasuna edo/eta hitzezko arrazoiketa: hiztegia, irakurtzeko abiadura, ortografia...
- Arreta burokratikoa edo kontzentrazioa: arretari eustea zeregin errepikakorretan, sinboloak edo irudiak zenbatzea, kodetzea...
- Memoria: informazioa gordetzea, oroitzea eta erabiltzea.
- Gaitasun mekanikoa: kontzeptu fisikoak ulertzea.
- Gaitasun espaziala: objektuak espazioan bistaratzea.
Aholkuak: proba horiek kontzentrazioa eta praktika eskatzen dute. Zure errendimendu-maila optimora iristeko, ariketak egitea da onena.
Zer neurtzen dute? Gaitasun pertsonalak, hala nola egonkortasun emozionala, proaktibitatea, taldean lan egiteko gaitasuna...
Adibideak:
- Joerei, gustuei, alderdi pertsonalei eta abarri buruzko galderen probak.
- Hitzak lotzeko probak, marraztekoak edo orbanak edo marrazkiak interpretatzekoak.
Aholkuak: ez dago erantzun zuzenik edo okerrik, izan zaitez zintzoa. Helburua da ulertzea ea egokia zaren eskainitako lanposturako.
Zer neurtzen dute? Hautapen-prozesu batera aurkezten zarenean, enpresak elkarrizketa erabiltzen du zu ezagutzeko eta erabakitzeko ea lanpostu zehatz horretarako egokia zaren.
Adibideak: elkarrizketa mota asko daude, hala nola elkarrizketa egituratua, erdi-egituratua, elkarrizketa librea, bideo-elkarrizketa, telefono bidezkoa, tentsio-elkarrizketa...
Aholkuak: prestatu adibide espezifikoak, zure trebetasunak agerian jartzen dituzten aurretiko lan-esperientzienak. Praktikatu, halaber, nola komunikatu zure indarguneak modu argi eta zuzenean.
Zer neurtzen dute? Lan-egoera erreal edo simulatuei aurre egiteko gaitasuna. Zure gaitasun pertsonalak ebaluatzen dituzte.
Adibideak: fikziozko arazo bat ebazteko eskatzen ahal dizute, lanpostuarekin zerikusia duena edo inolako zerikusirik ez duena, zenbait erabaki har ditzazun zure taldearekin batera.
Lanpostuan bertan egindako proba erreala edo simulatua ere izan daiteke. Adibidez, zirkuitu elektriko bat egitea denbora-tarte jakin batean, edo eraikuntza-horma bat eraikitzea, eskorga bat gidatzea...
Aholkuak:
- Azaldu zure arrazoibidea, argi eta garbi. Enpresak jakin nahi du nola pentsatzen duzun eta nola iristen zaren konponbideetara, ez soilik azken erantzuna.
- Izan ahalik eta naturalena, lan-egoera bat dela jakinda.
- Parte har ezazu zuk dakizun moduan: ez da ezagutzarik ebaluatzen, baizik eta nola jokatzen duzun.