Descárgate la app
Foru Lege proiektu bat onetsi da maiatzeko hauteskundeengatik alderdi politikoei diru-laguntzak emateko
2019ko urriaren 16a
Foru Lege proiektu bat onetsi da maiatzeko hauteskundeengatik alderdi politikoei diru-laguntzak emateko
El Gobierno de Navarra ha adoptado en su sesión de hoy un acuerdo, por el que se aprueba un proyecto de Ley Foral para conceder un crédito extraordinario en concepto de subvenciones a los partidos políticos por las elecciones de mayo al Parlamento. La cuantía total asciende a 1.301.949 euros, de los que ya se han anticipado aproximadamente el 60% del total.
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du akordio bat, zeinaren bidez, foru lege proiektu bat onetsi den Parlamenturako maiatzeko hauteskundeengatik alderdi politikoei ezohiko kreditua emateko. Guztira 1.301.949 euro dira eta horietatik %60 inguru aurreratu da.
Diru-laguntza osoaren barne, Foru Ganberan ordezkaritza lortu zuten alderdientzako aulki bakoitzeko kantitateak, hauteskundeetan lortutako botoak eta zuzeneko hauteskunde-publizitatea bidaltzeak eragindako kostuak sartzen dira.
Horrela, alderdi bakoitzari dagozkion diru-laguntzak ondorengoak dira: Navarra Suma (20aulki, 425.911 euro), PSN (11 aulki, 188.720 euro), Geroa Bai (9 aulki, 245.121 euro), Euskal Herria Bildu (7 aulki, 251.584 euro), Podemos (2 aulki, 48.077 euro) eta Izquierda-Ezkerra (aulki 1, 142.536 euro).
Hauteskunde deialdiaren ondoren, pasa den maiatzean Nafarroako Gobernuak 383.486,33 euroko aurrerakina eman zuen, 2015eko hauteskundeetan jasotako diru-laguntzen arabera. Behin hauteskundeak burututa, abuztuaren 21ean Exekutiboak diru-laguntzaren 425.423,45 euroko aurrerakina onartu zuen, 2019an lortutako botu eta eserlekuak kontuan izanik.
Jarraian, alderdiek hauteskundeetan izandako gastuak aurkeztu zituzten, txostena Nafarroako Kontuen Ganberak onartu ostean. Horregatik, Nafarroako Gobernuak une honetan onartu du foru lege proiektua eta Parlamentura bideratu du erabakia har dezan.
Izapide horien prozesua Nafarroako Parlamentuko, azaroaren 17ko, 16/1986 Foru Legeak arautzen du.