Descárgate la app
Gobernuak 425.423 euroko laguntza eman die Nafarroako Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei, hauteskundeetako gastuak direla eta
2019ko abuztuaren 21a
Gobernuak 425.423 euroko laguntza eman die Nafarroako Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei, hauteskundeetako gastuak direla eta
Nafarroako Gobernuak, joan den maiatzaren 26ko hauteskundeetan lorturiko emaitzak direla eta Nafarroako Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten sei talde politikoei dagozkien diru-laguntzen %45eko aurrerapena ematea erabaki du gaur.
Aurrerapenaren zenbatekoa 425.423,45 eurokoa da, eta diru-laguntza osoak 945.385,44 euroak dira.
Laguntza horiek, Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak arautzen ditu. Legearen 46. artikuluak, arautegian eskatzen diren baldintzak bete dituzten alderdiei eta koalizioei hauteskunde gastuak diruz laguntzea aurreikusten du.
Aurreko hauteskundeetarako ezarri zen diru-laguntza 12.300 eurokoa zen lorturiko eserleku bakoitzarengatik eta 0,98 eurokoa lorturiko boto bakoitzarengatik, gutxienez eserleku bat lortu duen hautagaitza bakoitzarentzat.
Irizpide horiek kontuan izanik, talde bakoitzari, bere hauteskunde emaitzak kontuan izanik, dagozkion kopuruak hauek dira: Navarra Suma, 370.799,08 euro; Nafarroako Alderdi Sozialista, 205.701,24 euro; Geroa Bai, 169.816,54 euro; EH Bildu, 135.718,38 euro; Podemos, 40.787,64 euro, eta Izquierda Ezkerra, 22.562,56 euro.
Jasoko duten %45eko aurrerapena honela banatuko da: Navarra Suma, 166.859,59 euro; Nafarroako Alderdi Sozialista, 92.565,56 euro; Geroa Bai, 76.417,44 euro; EH Bildu, 61.073,27 euro; Podemos, 18.354,44 euro eta Izquierda-Ezkerra, 10.153,15 euro.