Descárgate la app
Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara berriz aurkeztuko diren eta ordezkaritza parlamentarioa izan duten sei alderdi politikoentzako 282.486 euroko aurrerakinak onartu ditu Gobernuak
2019ko maiatzaren 8a
Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara berriz aurkeztuko diren eta ordezkaritza parlamentarioa izan duten sei alderdi politikoentzako 282.486 euroko aurrerakinak onartu ditu Gobernuak
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren bidez egun ordezkaritza parlamentarioa duten eta datorren igandean, maiatzaren 26an, eginen diren foru hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu duten sei alderdi edo koalizioei hauteskundeetako gastuetarako aurrerakinak emango zaizkien. Kopuru gehienetik gutxienera honakoak dira: Navarra Suma (109.863 euro), EH Bildu (75.020 euro), PSOE (71.535 euro), Geroa Bai (69.836 euro), Izquierda – Ezkerra (34.629,59 euro) eta Podemos (22.601 euro).
Aurrerakinen kopurua zehazterako orduan kontuan hartu da 2015ko foru hauteskundeetarako eta garaiko Gobernuak abenduaren 23an akordio bidez onartutako gastuen likidazio efektiboa. Talde politiko bakoitzari Nafarroako Parlamenturako aurreko hauteskundeetan likidatutako diru-laguntzaren %30a ordainduko zaio orain. Navarra Suma koalizioaren kasuan, kalkulua 2015ean Union del Pueblo Navarroren alde onartutako likidazioaren gainean egin da, une hartan bakarrik aurkeztu ziren eta Ciudadanosek ez zuen diru-laguntzarik izan Parlamentuan ez baitzuen ordezkaritzarik lortu.
Hauteskunde prozesua arautzen duen arautegi legalak (azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak), aurrerakinak alderdi edo koalizio bakoitzak azkenean jaso beharreko kopurutik deskontatuko dira, edo foru kutxetara itzuli beharko dituzte eskuratu ditzaketen diru-laguntzen kopurua aurrerakinak baino kopuru txikiagokoak baldin badira.