2019ko abuztuaren 14a

Nafarroako Gobernuko 26 zuzendari nagusi izendatu dituzte

Gaurko bilkuran hautatuak izan dira

Nafarroako Gobernu Berriak aurreko asteazkenean egindako lehen bilkuran.

Nafarroako Gobernu Berriak aurreko asteazkenean egindako lehen bilkuran.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, 26 zuzendari nagusi izendatu ditu, dagozkien foru-dekretuen bidez, .

Departamentuen lehentasun-hurrenkeraren arabera ordenatuta, zerrenda ondorengoa da:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren baitan, ondorengoak izendatu dituzte zuzendari nagusiak: Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusi Joseba Asiain Albisu izanen da, Barne zuzendari nagusi Amparo López Antelo, Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goñi Lacabe, eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pablo Roncal Los Arcos. Foruzaingoaren buru Juan Carlos Zapico Revuelta izendatu dute.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren baitan, Ruben Goñi Urroz Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia izanen da.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak ondorengo zuzendari nagusiak izanen ditu: Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesús María Rodríguez Gómez, eta Garraio zuzendari nagusi Berta Miranda Ordobás.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baitan, ondorengoak izendatu dituzte zuzendari nagusiak: Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusi María Begoña Urrutia Juanicotena, Kontu-hartze eta kontabilitate zuzendari nagusi Javier Marticorena Chapa eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile Oscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Bestetik, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan, honakoak izanen dira zuzendari nagusiak: Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi Razquin; Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi Yolanda Blanco Rodríguez, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusi Maitena Ezkutari Artieda.

Migrazio Politiketako eta Justizia Departamentuaren baitan, arduradun berriak ondorengoak dira: Migrazio Politiketako zuzendari nagusi Patricia Ruiz de Irizar eta Justizia zuzendari nagusi Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Hezkuntza Departamentuaren baitan, Hezkuntza zuzendari nagusi Gil Sevillano González izanen da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusi Tomás Rodríguez Garraza eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Begoña Unzué Vela.

Halaber, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak ondorengo zuzendariak izanen ditu bere baitan: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi Pérez, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Martín Zabalza Arregui.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi Guzmán Garmendia Pérez izanen da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, arduradunak ondorengoak dira: Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusi Ignacio Gil Jordán eta Ingurumen zuzendari nagusi Pablo Muñoz Trigo.

Azkenik, Kultura eta Kirol Departamentuaren baitan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusi Ignacio Apezteguia Morentin izanen da, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Miguel Pozueta Uribe-Echeverría.