Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Martín Zabalza Arregui

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia
Martín Zabalza Arregui
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Martín Zabalza Arregui
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia, Martín Zabalza Arregui

1962an Almandoz-en jaiotakoa. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Industria elektronika teknikari laguntzailea eta aditu soziolaborala UNED-en eskutik. Faurecia Automoción Taldearen langilea da eta beronen enpresa batzordearen kide da.

Nafarroako UGT-ren Erakunde Idazkari, Espainiako Batzorde Konfederalaren kide eta Francisco Largo Caballero Fundazioaren kolaboratzaile izan zen. Juan José Gorricho Fundazioaren zuzendaria eta Iruñako Elkarte Sozialistaren presidente ere bai.

Gobernuko Ordezkaritzaren Kabinete Teknikoaren buru ere izan zen Barne Arazoetako Ministerioaren eta Terrorismoaren Biktimen Arreta Bulegoaren arteko lotura moduan. Oroimen duin batengatik lan egiten duen GOGOAN erakundearen kide da.

Foru-Parlamentuaren Oroimen Historikoaren Koordinaziorako Batzorde Teknikoaren ordezkari eta PSN-PSOE-ren Oroimen Demokratikoaren Bulegoaren zuzendaria izan da. AFFNA 36 erakundearen kidea da.

Nazioarteko Solidaritatea GKE gobernuz kanpoko erakundearen Lurraldeko Zuzendari eta Garapenerako Kooperazioaren Nafarroako Batzordearen kidea izan da.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamenduaren Bake, Bizikidetasun eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia izendatu zuten.